Netsukea, Asahina Saburô formakoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Netsukea, Asahina Saburô formakoa

Anonimo japoniarra. XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasiera

8,9 x 4,4 x 3,1 cm

82/1127

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Keinu basatia duen gizon baten irudia, biluzik du soina eta soildua burua. Eskuineko eskuan, ezpatak ezkutaturik, sable bat dirudiena darama. Segur asko Asahina Saburo da, elezaharretako pertsonaia, Herkulesen parekoa. 1174. urtean sortua, Minamoto Yoritomoren zerbitzura borrokatu zen Tairatarren aurkako kanpainetan, nabarmendu egin zen indartsua zelako eta erresistentzia handikoa zelako; ezaugarri horiek beti ageri dira pertsonaia horren irudi artistikoetan. Ebakietan landare tintaz dekoratua (kuchinashi) piezaren ilunargia finkatzeko era babesteko. Atzeko aldean, himotoshi. (Arantxa Pereda, 1998)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 68, n° cat. 68.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 489, n° cat. 192.