Kristoren lehen erorketa Kalbarioko bidean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kristoren lehen erorketa Kalbarioko bidean

López Portaña, Vicente

Valentzia, 1772/09/19 - Madril, 1850/06/22

Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin

11,9 x 17,8 cm (papera) 10,1 x 15,1 cm (irudia)

Vte López f.t (ezkerreko behe-angeluan)

c. 1798-1800

82/796

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko hirugarren geldialdia lantzeko marrazkia.

Pasarte hau ez dago Ebanjelioan adierazita. Kristo, gurutzearen zamak hartaratuta, lehenengo aldiz jausi da lurrera. Hiru borrerok eusten diote gurutzeari, bat Kristo makilaz zigortzeko prest dagoela gibelaldeko zaldunen eta soldaduen garrasi neurrigabeen artean.

Marrazki honetan aipagarriena, agian, erdi jantzita dauden borreroen irudien atal biluzien aurrean Vicente Lópezek egiten duen interpretazioa da, haien anatomiak guztiz era barrokoan baitaude landuta, une hartan akademiek bultzatzen zuten zorroztasun klasikotik guztiz aldenduz.

Marrazkilariaren lehenengo garai honi berezkoak zaizkion bereizgarriak dira soin oso zabalak, gihartsuak, hanka motzekin eta proportziorik gabeekin bat ez datozenak; buruak ere txikiak dira, hazpegiak meheak eta ile adatsak kizkurrak. (José Luis Díez, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 38-39, fig. n° 5.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 118-119.