Idazketarako kutxa, japoniar armadurarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Idazketarako kutxa, japoniar armadurarekin

Anonimo japoniarra, XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera

Egur lakatua

4,3 x 16,9 x 21,1 cm

XIX-XX. Mende amaiera

82/1022

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Idazteko kaxa. Tresnak kontserbatu ez dituen arren, barruko aldea ataletan du banatuta harrizko tintontziari leku egiteko, erdian urari leku egiteko eta alboetan pintzelak uzteko. Estalkiak erabat estaltzen du kaxaren gorputza. Laka beltzez tratatua dago kaxa, urrez tantotuta. Japoniar borrokalariei berezkoak zaizkion elementuak ikus ditzakegu estalkian: kaskoa, ezpata, aginte makila, gudua gidatzeko haizemailea eta beste batzuk. Makie teknika tradizionalaren arabera daude erliebean landuta pieza honetako xehetasunak. Urrezko eta zilarrezko tamaina ezberdineko hautsak erabiltzen dira, finak, handiak eta formaz biribilak eta irregularrak. Une honetan ilunduta ikusten ditugun zatiak zilarreztatu egingo zituzten bere garaian. Guztia oso fin landuta dago. Estalkiaren ertza landare kiribilen bidezko motibo finekin dekoratuta dago hondo gorriaren gainean; barruko aurpegian askoz ere trinkoagoa da urrezko tantotua. Estalkiaren barruko aurpegian zela bat ikusten dugu, gudurako beste elementu bat, honakoa ere makie teknikari jarraiki landua.

Kaxa hau sekula ere ez da idazteko erabili. Europako bildumagileen eskaerari erantzuteko eginda da Meiji Aroan. Atzerritarren begietara Japoniako irudi tipikoa irudikatzen duten dekoraziozko motiboek berresten dute aipatu datazioa. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 51, n° cat. 28.
  • Torralba Soriano, Federico. Estudios sobre arte de Asia Oriental. Zaragoza, Prensas Universitarias de Zaragoza, 2008. pp. 89-90, il.
  • Lair-Dubreuil, F.; Charpenay, G. Objets d'art de la Chine et du Japon : laques du Japon des XVIIe, XVIIIe et XIXe siècles, boîtes écritoires, inro, boîtes diverses, peignes, objets en laque et argent ... dont la vente aux enchères publiques aura lieu Hôtel Drouot, salle no 10, les mercredi 4, jeudi 5 et vendredi 6 novembre 1925 à deux heures : collection de Monsieur G. Charpenay de Grenoble. Paris, Lair-Dubreuil, 1925. s. p. (reproducido)
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 361, 422-423, 528, 530-531, n° cat. 138.
  • García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 111, 113