Child's View (Umearen bista) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Child's View (Umearen bista)

Davies, John

Cheshire (Erresuma Batua), 1946

Poliester erretxina eta pintura

217 x 139,5 x 133,5 cm

1997-2001

09/262

2009an eskuratua

Beste alde batetik, Child's View lana buru-multzo bat da. Artistak maiz erabiltzen du gai hori, berdin tamaina naturaleko lanak egiterakoan zein pieza ñimiñoak edo bi metroko garaiera gainditzen duten buru erraldoiak egiterakoan. Daviesek izenburuan aipatzen duen umearen bistak dimentsio berria ematen dio ikuslearen ikusmoldeari; ondoren, lanaren azalera marratzen duten zeinuek, zatikatze arkeologiko baten marken antzera, begirada gidatzen dute. Figuraren aurrealdeko hieratikotasuna begien eta ahoaren kromatismo lañoak baino ez du animatzen, azalera zimurtsuko zuriaren gainean. Horrek igeltsu-molde baten itxura ematen dio lanari. Modu horretan, zantzu greziarrak edo etruskoak dituen eskultura monumental baten aztarna irreala eta argitsua dirudi.

1960ko hamarkadan, Daviesek pintura ikasi zuen Hull and Manchester College of Art eskolan, eta, ondoren, Londresera joan zen bizitzera. Han, Slade School of Fine Art delakora joan zen. 1972an, bere lehen erakusketa indibiduala egin zuen Londresko Whitechapel Art Gallery delakoan, arrakasta handiarekin. Figuratiboa eta errealista izanik, Daviesen klasizismo garaikideak gaurkotu egiten du artearen ikuspegiaren gaineko begirada historikoa; izan ere, aipatutako ikuspegi horretan, gizakiaren presentzia irmoa eta enigmatikoa zen nagusi. [Marta García Maruri]

Bibliografia hautatuta

  • John Davies : esculturas y dibujos desde 1968 = Sculptures and drawings since 1968 [Cat. exp.]. Valencia ; Bilbao, IVAM Institut Valencià d'Art Modern ; Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2004. p. 217.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 204-205, n° cat. 146b.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 204-205, n° cat. 146b.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 204-205.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 204-205.