Bekea 'Duo + Habitare - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Bekea 'Duo + Habitare

Elorriaga, Jabier

Galdakao, Bizkaia, 19/09/1959

126 x 250 x 130 cm

1989

DEP2460

Bizkaiko Foru Aldundiaren gordailua 2005ean

Bekea'Duo + Habitare lanean, euren pentsaeren eta ekintzen arteko kontraesanean gizakiek sentitzen duten tentsio etengabea da hizpide nagusia. Hondatutako eta herdoildutako gainazalak historiaren arrastoen, existentziaren gorabeheren adierazgarri dira. Zinkak ageriko akatsak eta efektu kromatiko irregularrak ditu, denboraren iragaitzaren adierazgarri da eta ikusleengana are gehiago hurbiltzea du helburu nagusi. Aldi berean, bolumenen geometriak eta euren zeharkaezintasunak aurkako efektua sortzen dute. Ez dago barrualdea ikusteko moduko ebakirik eta irekidurarik. Burdinazko eskailera eraikuntza erasoezinean sartzeko bide bakarra da. Nolanahi ere, ezintasuna sortzen da berriro: eskailera elementu independente bihurtzen da, eta ez omen da ezinbestekoa. Eskala ez da ez handiegia ez txikiegia, baina dualtasun horretan ere eragina duenez, ikusleek nolabaiteko urruntasunetik miretsi dezakete eraikuntza edo bertara hurbildu daitezke, ingurunea eta kanpoko espazioa esperimentatzeko. (Arantxa Pereda)

Bibliografia hautatuta

  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 195.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 195.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 195, n° cat. 111.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 763, il.
  • Borrás, Maria Luisa. Bizkaiko Artea'89. Bilbao, Diputación Foral de Bizkaia, Departamento de Cultura, 1989. p. 42.