Natura hila - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Natura hila – 69/80

Essen, Jacob Van

Anberes (Belgika), c. 1590-Anberes (Belgika), 1666/03/11

Olioa haritz-oholean

24 x 34,5 cm

Jacob van Es (erdiko behealdea)

69/80

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

Konposizio soil eta ia intimista honetan oso gustu onarekin irudikatuta daude objektu batzuk, oso hondo ilunaren aurreko aldean ageri dira argi mehe batek argiturik. Margolariak trebetasun handia erakusten du mahaiaren amaiera objektuak agertzen diren hondo ilunarekin uztartzean. Objektu batzuk, esate baterako ohiko kristaleko edontzia eta zuritzen amaitu gabeko limoia, oso elementu erabiliak izango ziren flandestar eta holandar natura hiletan. Era berean, portzelanazko ontzi bat bete fruitu, laranja bat eta mahats mordo bat ikusten ditugu.

Natura hila da flandestar margolariek sortutako generoetako bat; dotore landu zuten gerora holandarrek ere maisutasunez landuko zuten genero hori. Generoak bere maila gorena iritsi zuen barrokoan, aurrekaririk gabeko maila. Gai horri emandako margolariek enkargu asko jasotzen zituzten burgesen aldetik, dirudunak beren jangelak gisa honetako margolanekin apaindu zaleak baitziren. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos, 2000)

Bibliografia hautatuta

  • Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. Flandestarrak Bilboko Arte Eder Museoan = Flamencos en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Folleto]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2000. p. 13, n° cat. 11.
  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 59, n° cat. 242. (Con el título Bodegón con frutas, y atribuido a Jacob van Essen)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 38, n° cat. 80. (Con el título Bodegón con frutas, y atribuido a Jacob van Es o Essen)