Zinema eta zientzia V Zikloa - Bilboko Arte Ederren Museoaren
Filmoteca

Zinema eta zientzia V

Jakintzaren bila

Jakintzaren bila, zientzia funtsezkoa izan da eta da gure gizartearen aurrerabiderako: gure bizitzak hobeak, luzeagoak eta ez dira hain mingarriak izan, nahiz eta Jocelyn Bell astrofisikariak ohartarazi zuen ez digula beti ziurtasun berehalako eta absoluturik ematen. Pandemiaren azken ia bi urte hauetan gutxiengoa izan dira mesfidati agertu direnak, baina txertoen sekulako aurkikuntza goiztiarrak, nazioartearen laguntza ezinbestekoarekin, gaur egun gizateriarentzat zientzia zein beharrezkoa den erakutsi du. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren bosgarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du. Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen dena, eta izen handiko emakume eta gizon zientzialarien presentzia nabarmenarekin. Aurtengo uzta berriz ere eklektikoa da: El premio (Mark Robson, 1963) proiektatuko dugu, zientzien munduan sariak suspergarri direla hausnartzeko. Moby Dick (John Huston, 1956) eta Gorilas en la niebla (Michael Apted, 1988) filmekin animalien munduaren ezagutzan murgilduko gara; bestetik, En busca del fuego (J. J. Annaud, 1981) filman historiaurrera bidaiatuko dugu gizakiak hobeto ezagutzeko. Hope (Maria Sødahl, 2019) nazioarteko sari garrantzitsuen irabazleak minbiziaren aurkako borrokara hurbiltzen gaitu. Ikerketa espaziala gure zikloan iraunkorra den gertaera da, eta edizio honetan gaiari buruzko bi film izango dira: Ikarie XB 1 (Jindrich Polák, 1963) txekiar klasikoa, zientzia fikzioaren beste titulu giltzarri batzuen aitzindaria; eta Contact (Robert Zemeckis, 1997), Jodie Foster handia buru duela. Neurozientziak eztabaidarako ariketa zinematografiko bikaina aurkituko du Origen (Christopher Nolan, 2010) filman. Engendro mecánico-n (Donald Cammell, 1977) eragina igarri da Titane (Julie Ducournau, 2021) berrian, eta, gainera, adimen artifizialaren arriskuez hirurogeita hamarreko hamarkadan ohartarazten zuen zinemaren adibide gisa balioko du. El hombre vestido de blanco (Alexander Mackendrick, 1951) klasiko zoragarria da, mahai gainean jartzen duena materialen fisikaren eta kimikaren ikerketa, emaitzak jasotzen dituen gizartearen aurrean. Amaitzeko, azpimarratzekoa da Zinema eta Zientzia bere bosgarren urteurrenean hedatu dela. Euskadiko Filmategiaren ohiko egoitzez gain (Artium, Tabakalera eta Arte Ederren Museoa), proiektu honekiko interesa agertu duten bi areto pribatutara bidaiatzen du zikloak: Iruñeko Golem Baiona eta Donibane Lohizuneko Cinéma Le Sélect. Bost urte, bost hiri, berrogeita hamar proiekzio inguru eta aurkezpen eta solasaldi kopuru bera. Oxala, zinemaren historiari egindako begirada zientifiko hori berdin interesatuko balitzaie zinemazaleei eta zientziazaleei, sarritan eta zorionez, bat eta bakarra baitira.

Prezioak (saio bakoitzeko)

Orokorra: 3,5 € Museoaren Lagunak: 2 € 25 urtetik beherakoak: Doan

Lekua eta Ordua

Auditoriuma. Maskara erabiltzea nahitaezkoa da, baita pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun distantzia betetzen bada ere.

Laburdurak

JB = Jatorrizko bertsioa JBGA = Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin JBEA = Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin JBENA = Jatorrizko bertsioa ingeleseko azpitituluekin

Zikloaren Programa

Deskargatu

2022 | 01 | 15

El premio (The prize)

AEB, 1963 | 136′ JBGA

Zuzendaritza: Mark Robson, Produkzioa: Roxbury Productions, Guión: Ernest Lehman (Idazlea: Irving Wallace), Fotografía: William H. Daniels, Musika: Jerry Goldsmith, Aktoreak: Paul Newman, Edward G. Robinson, Elke Sommer, Anna Lee, Kevin McCarthy, Micheline Presle, Don Dubbins, Sergio Fantoni, Leo G. Carroll, Diane Baker, Virginia Christine, John Qualen

Hizkuntza: Inglesa, Azpitituloak: Gaztelania

El Premio

Sinopsis
El premio Estokolmon gertatzen da, non hainbat saritu beren Nobel sariak jasotzeko elkartu baitira. Hasieran, Paul Newmanek gorpuztutako nobelista ikonoklastaren pertsonaian ardazten da filma, baina, gero, bigarren mailan geratuko da Edward G. Robinsonek antzeztutako fisikan aditua bahitu egingo dutenean eta haren anaia biki gaiztoa haren ordez agertuko denean.

Aurkezpena: Pedro Miguel Etxenike

2022 | 01 | 22

Kimuak 2021

Azaletik azalera
Mel Arranz,7′
Berak baleki
Aitor Gametxo, 17′, JBGA
Heltzear
Mikel Gurrea,18′, JBGA
Resonancias
Iñigo Aranburu, 4′, JBEA
Trumoiak
Iker Maguregi, 12′, JBGA
Uu azpian lore
Aitor Oñederra, 14′, JBEA
Zerua blu
Lur Olaizola, 14′, JBGA

Aurkezpena: Esther Cabero

Kimuak

2022 | 01 | 29

Moby Dick

Erresuma Batua, AEB, 1956 | 116′ JBEA

Zuzendaritza: John Huston, Guidoia:Ray Bradbury, John Huston (Idazle: Herman Melville), Produkzioa: Moulin Productions, Argazkia: Oswald Morris, Musika: Philip Sainton, Aktoreak: Gregory Peck, Richard Basehart, Leo Genn, James Robertson Justice, Harry Andrews, Friedrich von Ledebur, Bernard Miles, Noel Purcell, Edric Connor, Orson Welles

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituloak: Euskera

Moby Dick

Sinopsia
Ahab kapitainak kitatu gabeko zor bat du Moby Dickekin, hanka kendu zion balea zuriarekin, alegia. Pequod itsason-tziaren buru, bidaia traidore batean abiatuko da piztia iheskorra ehizatzeko. Zuhurtziarik gabeko utzikeriaz, bere bilaketa obsesibo eta suizidan zehar eramango du Ahabek eskifaia, balea zuri gogoangarriari azkenean aurre egiteko irrika biziz.

Aurkezpena: Juan Ignacio Pérez Iglesias

2022 | 02 | 05

Hope (Håp)

Norvegia, 2019 | 126′ JBGA

Zuzendaritza, Guidoia: Maria Sødahl, Produkzioa: Film I Väst, Motlys, Oslo Pictures, Zentropa Productions, Zentropa International Sweden, Argazkia: Manuel Alberto Claro, Aktoreak: Andrea Bræin Hovig, Stellan Skarsgård, Elli Rhiannon Müller Osbourne, Eirik Hallert, Steinar Klouman Hallert, Johannes Joner, Gjertrud L. Jynge, Alexander Mørk Eidem, Dina Enoksen Elvehaug, Knut Magne Uv, Thomas Tetens Moe, Einar Økland, Ingrid Bugge

Hizkuntza: Norvegiera; Azpitituloak: Gaztelania

Hope

Sinopsia
Zer gertatzen da maitasunarekin hiru hilabeteko bizialdia geratzen zaizunean? Familia ugari eta mistoa duen bikote bat banandu egin da. Emazteari garuneko minbizi terminal bat diagnostikatuko zaionean lur jota geratuko da eta aintzat hartu gabeko maitasun bat utziko du agerian.

Aurkezpena: Maria A. Blasco

2022 | 02 | 12

Gorilas en la niebla (Gorillas in the Mist)

AEB, 1988| 113′ JBGA

Zuzendaritza: Michael Apted, Produkzioa:Universal Pictures, Warner Bros, Guidoia: Anna Hamilton Phelan, John Seale; Musika: Maurice Jarre; Aktoreak: Sigourney Weaver, John Omirah Miluwi, Bryan Brown, Julie Harris, Iain Cuthbertson, Iain Glen, Constantin Alexandrov, John Alexander

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituloak: Castellano

Gorilas en la niebla

Sinopsia
Dian Fosseyren historia kontatzen du filmak, mendiko gorilak aztertzera Afrikara bidaiatu eta bere azken urteak haiek babesten eman zituen zientzialariarena, alegia. Dian Fosseyren benetako historian oinarrituta dago galzorian dauden tximino haien suntsipena geldiarazteko haren borroka erretratatzen duen film hau.

Aurkezpena: Arantza Acha + Joana Vitorica Onaindia

2022 | 02 | 19

Debruaren hazia (Demon Seed)

AEB, 1977 | 95′ JBEA

Zuzendaritza: Donald Cammell, Produkzioa:Metro-Goldwyn-Mayer, Guidoian: Robert Jaffe, Roger O. Hirson (Autor: Dean Koontz); Argazkia: Bill Butler, Musika: Jerry Fielding

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituloak: Euskera

La semilla del diablo

Sinopsia
Susan Harris Alan bere senarrarekin bizi da. Alanek Proteus IV asmatuko duenean, pentsamendu aurreratu bat garatzeko gai den adimen artifizialeko sistema bat, hain zuzen, kolokan jarriko du Susanekiko bere harremana. Baina Susanek asmakizun horren benetako boterea egiaztatuko du, Proteus IV.ak bera beraren etxean bahituko duenean eta haurdun utzi nahiko duenean giza itxura hartu ahal izateko.

Aurkezpena: Olatz Arbelaitz Gallego

2022 | 02 | 26

Traje zuriko gizona (The Man In The White Suit)

Erresuma Batua, 1951 | 84′ JBEA

Zuzendaritza: Alexander Mackendrick, Guidoia: MRoger MacDougall, John Dighton, Alexander Mackendricky, Produkzioa: Ealing Studios, Argazkia: Douglas Slocombe, Musika: Benjamin Frankel, Aktoreak: Alec Guinness, Joan Greenwood, Cecil Parker, Patric Doonan, Vida Hope, Howard Marion-Crawford, Michael Gough, Ernest Thesiger, Henry Mollison

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitiuloak: Euskera

El hombre del traje blanco

Sinopsia
Sidney Stratton kimikaria bidegurutze batean dago bere karreran. Erresistentzia handiko zuntz bat asmatzen ahalegindu da, baina lanetik bota dute ahalegin horretarako behar zituen tresna gehiegi eskatu dituelako. Azkenean, Sidneyk ehun zuri bat sortuko du, iragazgaitza, zikindu eta zimurtu ezina. Hasieran heroitzat tratatuko badute ere, fabrikatzaileak berehala konturatuko dira ezen traje perfektua oso-oso txarra dela, berez, negozioentzat.

Aurkezpena: Jon Mattin Matxain

2022 | 03 | 05

IKARIE XB 1

Txekoslovakia, 1963 | 88′ JBGA

Zuzendaritza: Jindrich Polák, Produkzioa: Filmové Studio Barrandov, Guidoia: Jindrich Polák, Pave Jurácek (Idazle: Stanislaw Lem), Argazkia: Jan Kalis, Saša Rašilov, Musika: Zdenek Liska, Aktoreak: Zdenek Stepánek, Frantisek Smolík, Dana Medrická, Irena Kacírková, Radovan Lukavský, Otto Lackovic, Miroslav Machácek, Jirí Vrstála, Rudolf Deyl

Hizkuntza: Txekiera; Azpitituloak: Gaztelania

Ikarie XB 1

Sinopsia
2163. urtea. Ikaria XB 1 izarretako ontzia espazioaren sakonean barneratu da bizitza estralurtarraren bila. Bidaia arriskutsu horretan zehar, eskifaiak hainbat arriskuri egin beharko dio aurre: izar ilun gaizto bati, XX. mendearen ondare suntsitzaileari eta, azken batean, beren zuhurtasunaren beraren mugei.

Aurkezpena: Fernando Cossío

2022 | 03 | 12

Origen (Inception)

Erresuma Batua, AEB, 2010 | 148′ JBGA

Zuzendaritza, Guidoia: Christopher Nolan, Produkzioa: Warner Bros, Syncopy Production , Argazkia: Wally Pfister, Musika: Hans Zimmer, Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Joseph Gordon-Levitt, Elliot Page, Ken Watanabe, Marion Cotillard, Tom Hardy, Cillian Murphy, Tom Berenger, Michael Caine, Dileep Rao, Lukas Haas, Pete Postlethwaite, Talulah Riley, Miranda Nolan

Hizkuntza: Ingelesa; Azpitituloak: Gaztelania

Origen

Sinopsia
Dom Cobb lapur bat da, lortu baitu pertsonen ametsetan sar-tzea eta haien subkontzienteko sekretuak lapurtzea. Trebetasun horri esker, oso pertsona baliotsua bihurtu da espioitza korporatiboaren munduan, baina maite duen guztia galdu du, ordainetan. Egindako okerrak konpontzeko aukera sortuko zaio, ordea, ustez ezinezkoa den zeregin bat eskainiko zaionean: norbaiten adimenean ideia bat landatzea. Lortzen badu, krimen perfektua izango da, baina etsai arriskutsu batek Cobben mugimendu bakoitza aurreratzen du.

Aurkezpena: Aitzol García Etxarri

2022 | 03 | 19

Contact

AEB, 1997 | 150‘ JBGA

Zuzendaritza: Robert Zemeckis, Produkzioa: Warner Bros., South Side Amusement Company, Guidoia: James V. Hart, Michael Goldenberg (Idazle: Carl Sagan) Argazkia: Don Burgess, Musika: Alan Silvestri, Aktoreak: Jodie Foster, Matthew McConaughey, James Woods, John Hurt, Tom Skerritt, William Fichtner, David Morse, Angela Bassett, Rob Lowe, Jena Malone, Max Martini, Jake Busey, Geoffrey Blake

Hizkuntza: Ingelesa; Azpitituloak: Gaztelania

Contact

Sinopsia
Ellie Arroway doktorea jatorria izar sistema urrun batean duen mezu posible bat interpretatzen saiatzen ari da. Adimen estralurtar batekiko lehen kontaktu hori baieztatu ondoren, Arrowayk Kitz izeneko segurtasun nazionaleko aholkulari zurrunari aurre egin beharko dio eta, baita ere, fanatiko erlijioso pila bati, gertaera horrek ekarriko dituen ondorioei kontra egiten tematuta daudenez. Seinaleak mezu sinestezin bat du gordea, baina bera ote da dei horri erantzungo diona?

Aurkezpena: Marcos Pellejero Ibáñez

2022 | 03 | 26

En busca del fuego (La guerre du feu)

Kanada, Frantzia, AEB, 1981 | 106′

Zuzendaritza: Jean-Jacques Annaud, Produkzioa: Belstar Productions, Ciné Trail, Stéphan Films, International Cinema Corporation, Gidoia: Gérard Brach (Idazle: J. H. Rosny, Sr) Argazkia: Claude Agostini, Musika: Philippe Sarde, Aktoreak: Everett McGill, Rae Dawn Chong, Ron Perlman, Nicholas Kadi, Gary Schwartz, Matt Birman, Kurt Schiegl, George Buza, Franck-Olivier Bonnet

Hizkuntza: Frantsesa, Azpitituloak: Gaztelania

En busca del fuego

Sinopsia
Cromagnon tribu bat beti piztuta dagoen su-iturri baten mendean bizi da, harik eta egun batean sua itzali egiten den arte. Sua berriz pizten ez dakitenez, tribuak su gehiagoren bila bidaliko ditu hiru gerrari. Tribuaren etorkizuna arriskuan dagoenez, gerrariek bidean aurrera egingo dute tribu etsaiez eta piztia ikaragarriz jositako paisaia traidore batean zehar. Bidean, Ikarekin topo egingo dute: emakume horrek dauka haiek bila dabiltzan jakinduria.

Aurkezpena: María Martinón-Torres