Pribatutasun politika - Bilboko Arte Ederren Museoaren

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

  • Sozietatearen izena: MUSEO DE BELLAS ARTES DE BILBAO – ARTE EDERREN BILBOKO MUSEOA FUNDAZIOA
  • Egoitza: MUSEO PLAZA 2, 48009 – BILBO
  • CIF: G95122321
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Helbide elektronikoa: info@bilbaomuseoa.eus

HELBURUA ETA IRAUNALDIA

Era berean, webguneko erregistro inprimakien bitartez, fitxategi batean biltzen diren datuak jasotzen dira, eskatutako zerbitzua eta newsletter-en bidalketa, beharrezkoa bada, eta betiere, Bilboko Arte Ederren Museoaren jardunarekin erlazionatuta, kudeatzeko helburu esklusiboarekin.

Zure datuak posta elektronikoaren mezu baten bidez ematen badituzu, hori fitxategiaren atal bat izango da, xedea eskaeraren kudeaketa edo egiten diguzun iradokizuna izango delarik, aurreko lerroaldean agertzen diren gainerako kontuei aplikatuta.

Zuk soilik edukiko duzu datuetarako sarbidea, eta ezingo dira inoiz datu horiek utzi, partekatu, transferitu edota hirugarren bati saldu.

Pribatutasun politikaren onarpena, laukitxoen bidez ezarritako prozeduraren bitartez, baiezko adierazpen gisa hartuko da, eta bere bidez erabiltzaileak baimen garbia eta nabaria ematen dio –DBEOren 6tik 9ra arteko artikuluen arabera– izaera pertsonalen datuen tratamenduari, dokumentu honetan azaltzen diren zehaztapenetan.

Datuen iraunaldia

Inprimakien bidez jasotako datuak, baita newsletter-aren bidalketaren laukitxoa ere, zuk erabakitzen duzun denbora guztian zehar mantenduko dira. Edozein unetan, datuen babeserako araudiak zure esanetara jartzen dituen eskubideak erabil ditzakezu.

Gehigarri gisa, gure zerbitzuen kontratazio pean ematen dizkiguzun datu pertsonalak gordeko dira, indarrean dagoen merkataritza-harremana mantentzen den bitartean. Zerbitzuak ez badira berritzen, Bilboko Arte Ederren Museoak datuak kontserbatzen jarraituko du, gure sektorearekin zerikusia izan eta zuretzat interesgarria dela ikusten dugun informazioa bidaltzeko. Museoaren Lagunen egitarauaren kasuan, bertan berriz sartzeko aukera edukitzeko mantenduko dira. Berriro ere, errepikatzen zaizu indarrean dagoen araudiak onartzen dizkizun eskubideak erabil ditzakezula, erosoena zaizun bidetik harremanetan jartzeko.

LEGITIMAZIOA

Zure datuen tratamendua beharrezkoa da eskatutako produktu eta zerbitzuak eskaintzeko, baita gure newsletter-aren bidalketarako ere.

Gehigarri gisa, datuen tratamendua Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioarekin lotzen zaituen kontratuan eskatzen den baimenean dago oinarrituta, baita gure webgunean dauden inprimakietako laukitxoen bidez ematen diren hainbat baimenetan ere.

Era berean, zure datuak helburu anitzekin tratatzerakoan, horien banakako baimena eskatuz, erabiltzaileak baimen hori edozein unetan ken dezake; eta, ondorioz, horrek ez dio eragingo kendu aurreko baimenean oinarritzen den tratamenduaren zilegitasunari.

ESKUBIDEAK

Ondoren zerrendatzen den edozein eskubide gauza dezakezu Museo Plaza 2 48009, Bilbo posta helbidera edo info@bilbaomuseoa.eus helbide elektronikora. Dena dela, indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau eskatzeko eskubidea duzu:

  • Interesdunari buruzko datu pertsonalen sarbidea.
  • Zuzentzea edo kentzea.
  • Tratamendua mugatzea.
  • Tratamenduari aurka egitea.
  • Eramangarritasuna.

Webgunetik zure eskubideak modu errazago batean gauzatzeko prest dituzun inprimakiak deskarga ditzakezu (Inprimakien deskarga).

Datuak ematerakoan, edozein biztanlek du eskubidea Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa hari dagozkion datu pertsonalak erabiltzen ari den edo ez jakiteko.

Interesdunek euren datu pertsonaletan sartzeko aukera izango dute, horiek zuzentzea edo kentzea eskatzekoa, besteak beste, datu horiek jasota izan ziren xedeetarako jada beharrezkoak ez direnean.

Zure datuen tratamenduaren mugaketaren inguruan ere komunikatu gaitzakezu, eta, kasu horretan, kexen erabilerarako edo defentsarako tratatuko dira soilik.

Era berean, emandako baimena une oro atzera botatzeko eskubidea izango dute interesdunek, horrek aurretik egindako datu-tratamenduen zilegitasunari kalterik eragin gabe.

Halaber, interesdunek, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioak datuen babeserako aplikagarria den araudiari dagozkion eskubideak urratu dituela uste dutenean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazioa egiteko eskubidea izango dute, honako helbidean: Jorge Juan 6, 28801 Madril.

HARTZAILEAK

Zure datuak ez zaizkie hirugarren enpresei jakinaraziko.

Bide batez, zure datuak ez zaizkiola nazioarteko hirugarren herrialde bakar bati ere helaraziko jakinarazten dizugu.

ZURE DATUEN JATORRIA

Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioak tratatu eta erabiltzen dituen datuak interesdunaren baimenaren bidez lortu dira.

Tratatzen diren izaera pertsonaleko datuen Kategoriak:

  • Sarbidea interesdunari dagozkion datu pertsonaletara.
  • Identifikazio datuak.
  • Identifikazio kode edo gakoak.
  • Posta helbideak edo helbide elektronikoak.
  • Informazio komertziala.
  • Bankuko datuak.

Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioak ez ditu bereziki babestuta dauden datuak tratatzen.