Zezenak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Zezenak

García Ergüín, Ignacio

Bilbao, 22/07/1934

Olioa mihisean

113,4 x 145,9 cm

García Ergüin, Ignacio García Ergüin ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua, Ignacio García Ergüin (atzealdea)

1964

82/264

1965ean eskuratua

Zezenak margolanak ondo baino hobeto zehazten du artistak sendotu zuen lehen estiloa. Bertan, Gaztelako edo antzeko paisaia zeukaten eskualdeetako gaiak garatu zituen -galsoroak, muino antzuen sailak, Erdi Aroko hiriak edo, kasu honetan bezala, dehesako zezenak-. Koloreei dagokienez, lurrak eta karmina dira nagusi. Urte horietako lanak gardenkiz, materia trinkoz eta pintzelada ikusgarriz eginda daude, eta egitura -kubistaren- bila dabiltza zatikako ikuspenak irudikatzean. Izan ere, hiri-multzo labirintikoak dira, eta ez dute inolako erreferentzia monumentalik. Bestela, elementu pintoreskorik gabeko paisaiazati monotonoak dira, eta euren testura, kolore zarpaila eta forma errepikatuak dituzte adierazpide. Zezenak margolanean, badirudi zezen-taldea naturaltasunez kokatu dela paisaian, baina ez da horrela, egitura zorrotzak eusten diolako, irudiak eta lurra deskribatzen dituzten planoak zehaztasunez egituratzen direnean eta banan-banako irudi bakoitza multzoan inkardinatzen denean. Hala ere, elementu naturalistak ez dira desagertzen; esate baterako, lautadaren erraldoitasun-sentsazioa edo animalien jarrerei eskainitako atentzioa. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 56. (Con el título Toros en reposo).
  • XX. mendeko euskal pintura = Pintura vasca siglo XX [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Fundaziona = Fundación Kutxa, 1999. pp. 212-213
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 146.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 146.
  • Gallardo Uribe, Francisco ... [et al.]. Tauromaquia : el toro en el arte . Barcelona, Planeta, 2011. pp. 98-99.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 146, n° cat. 81.
  • Iñaki García Ergüin : exposición antólogica = Erakusketa Antologikoa, 1948-2015 [Cat. exp.] . Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia = Diputación Foral de Bizkaia, 2015. pp. 52-53.