Triku Harri - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Triku Harri

Basterretxea, Nestor

Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12

Haritz-egurrean

81,5 x 83,3 x 77,5 cm

1973

14/18

Artistaren dohaintza 2014an

Trikuharria Historiaurreko monumenturik ezagunenetako bat da. Eskalak adierazten duenez, arkitekturako eraikin txiki honetan eredu edo maketa bat egiteko asmoa egon da, artistak proiektatu dituen arkitektura askotan bezala. Lan honetan, pareta sendoen eta teilatuaren barnean, zentauro txiki bat dago. Juan Plazaola estetak hauxe idatzi zuen behin: "Trikuharriko zuloaren zorroztasun arautuan eta geometrikoan organismo txiki hori dago, zentauro bitxi hori, plastikoki egituratuta dagoena eta energia indartsuak biltzen dituena".

Alboetan, sugar moduko zerbait zizelkatu du beran fin batez. Hala, badirudi Basterretxeak eta bere tailagileek inprobisatzea erabaki zutela, eta, lan egiten zuten heinean, azaleraren gainean bat-bateko saiakuntzak egin zituztela. Lan honek duen funtsezko ezaugarri bat da dekorazioaren kontzeptu ona dagoela, eta "barbaro" kontzeptuari lotu behar zaiola. "Dekoratzaile barbaroa" kontzeptua baliagarria izan zen beste garai batean, "modernotasunaren" ideia on bat ezagutzera emateko.

Honako hau serie osoko eskulturarik txikiena da. Eskultura-ataletik bereizita dagoen oinarri edo oinazpiko batean bermatuta dago, gainerako eskulturak ez bezala. Izan ere, gainerako eskulturetan euskarria eta eskulturaren atala batera egoten dira. Bestalde, eskultura honek duen beste bereizgarri bat animaliaren irudi txikia da, multzoarekin zerikusirik ez duen osagai baten bidez sabaiari ainguratuta dagoen irudia. [Peio Aguirre]

Bibliografia hautatuta

  • Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 108-111, sin n° cat.
  • Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 44-45, 124, n° cat. 44.
  • Amón, Santiago. "Néstor Basterretxea", Nueva Forma, n° 94. 1973. p. 62.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.