Sustraiak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Sustraiak

Goenaga, Juan Luis

Donostia, 09/01/1950

Olioa mihisean

200 x 200,4 cm

J L Goenaga (eskuineko beheko angelua)

1976

82/268

1977an eskuratua

Hirurogeita hamarreko hamarkadan ezagun egin ziren artista gipuzkoarren belaunaldikoa da. Bere lan ibilbidearen hasieran, abstrakzioa landu zuen, baina erreparo handiz, bere lanetan funtsezkoa izan baitzen natura agertzea. Belardiak eta sasitzak deskribatzen zituen, eta, hasiera bateko ordena oso zorrotza zenez, keinuzko lerrokadurak ere izan zitezkeen.

Ondoren, malgutasun naturalistagoa erabiltzen zuen, irudiak oihanpe misteriotsuko landareen, humusaren eta sustraien bilbe ezkutuetatik hurbil-hurbil lortuko balira bezala. Sustraiak izeneko lanean, hain zuzen ere, lurrean hondoratutako landare-sistema horien behaketa konplexua dago ikusgai. Itzaltsuak dira, bai, baina bizitza misteriotsua eta antolamendu formal aberatsak dituzte.. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 59. (Con el título Materia).
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 179-180.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 179-180.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 179-180, n° cat. 100b.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 66, 181, 318, il.