Sinforosa Jado la Llanaren erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Sinforosa Jado la Llanaren erretratua

Barroeta Anguisolea, Juan de

Bilbao, 1835/10/10-Bilbao, 1906/04/10

Olioa mihisean

66,5 x 55 cm

c. 1869

69/23

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

  • Sinforosa Jado la Llanaren erretratua oso deigarria da, bere egikera ezin hobea delako, margolariaren une onenekoa delako eta erretratatutako emakumeak gizon-aurpegi bitxia duelako benetan. Erretratu bereko 1869ko beste bertsio txikiago bat dago Museoko bilduman, eta artistak berak tamaina txikiagoan margotutako beste busto-erretratu baten bikotea da. Bigarren erretratu horretan, hain zuzen ere, Agustín Obieta doktorea azaltzen da. Bilboko mediku eta politikari hori bere garaiko benetako instituzio sekularra izan zen, eta Sinforosa Jadorekin ezkondu zen 1842. urtean. Hori dela eta, agerikoa da erretratuan agertzen den ema- kumea bera dela eta bi erretratuak hil ostekoak izan zirela, Sinforosa 1868. urtean hil zen eta. Gainera, Sinforosa Laureano Jadoren izeba izan zen. Laureanok, hain zuzen ere, erretratu hau eman digu dohaintzan, besteak beste. Beraz, Museoko fondo artistikoko dohaintza-emaile handienetakoa dela esan dezakegu. (Mikel Lertxundi)

Bibliografia hautatuta

  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 11, n° cat. 23. (Con el título Retrato de señora, y atribuido a BARROETA, Juan de).
  • Larrínaga Bernárdez, José Antonio. Juan Barroeta Anguisolea, 1835-1906 : retratista de Bilbao del siglo XIX. Bilbao, José Antonio Larrínaga Bernárdez, 2005. p. 132, n° cat. 27.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 22.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 22.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 243-246, n° cat. 39.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 22, n° cat. 7a.