Paper-kutxa, trumoiaren jainkoaren irudiarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Paper-kutxa, trumoiaren jainkoaren irudiarekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera

Lakatua

5,5 x 18 x 23,7 cm

XIX-XX. Mende amaiera

82/1060

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Kaxa angeluzuzen soila, barruan ezertxo ere ez duela. Paperak gordetzeko kaxa da (sikisibako). Laka marroi ez oso ikusgarri batez dago tratatuta. Estalkian giza irudi bat ageri da erdi biluzik hodeien gainean, indar handiz ari da danbor bat jotzen. Trumoiaren jainko Raijinen ikonografia tradizionala da. Hodeien artean eta kaxaren alboetan sigi-saga egiten duten motibo batzuk ikusten dira, tximistak irudikatzen dituzte. Horiek guztiak irudikatzeko oso modu trinkoan aplikatu zituen egileak urre eta zilar hautsak (makie teknika), eta laka marroi gorrixkarekin konbinatu zituen. Barruko aldea urrez tantotuta dago, dentsitate apalarekin. Ez da oso handia esportatzeko xedearekin egindako obra honen kalitatea. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 424, 529, 536, n° cat. 139.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 143, 149, n° cat. 67.