Paisaia figura birekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Paisaia figura birekin

Lhardy y Garrigues, Agustín

Madril, 1847-Madril, 1918

Arkatza

19,3 x 28,8 cm

A. Lhardy (eskuineko beheko angelua)

1883

82/2331-6

1982an eskuratua

Trebetasunez egina eta arkatza guztiz menderatzen zuela agerian utzirik, Barbizongo eskolaren oihartzunak darizkio paisaia honen konposizioari, nabarmendu egiten da zuhaitz masa eta nekazari bikote bat dabilen bidea. Bigarren marrazkian, hamabost urte geroago egindakoan, Lhardyk zuhaitz baten irudiari eman zion protagonismo osoa, eta gogora ekartzen ditu egile honek halako itxurakeriaz sarritan errepikatu zituen zuhaitzak loretan. (Mikel Lertxundi, 2007)

Bibliografia hautatuta

  • "Album", Urtekaria 1982 : asterlanak, albistak = Anuario 1982 : estudios, crónicas. 1983. pp. 5-28.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 208-209, n° cat. 259.