Otzara loreekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Otzara loreekin

Arellano, Juan de

Santorcaz (Madril), 1614 - Madril, 1676/10/12

Olioa mihisean

46,5 x 60,5 cm

Juan de Arellano (beheko erdialdea)

c. 1660

69/11

Manuel Taramona jaunaren alargun, Mercedes Basabe andrearen legatua, 1953an

1671. urtean sinatutako beste saskitxo hartan ez bezala, 1660. urte inguruan landutako honetan bestelakoa da zumeak txirikordatzeko modua bai oinean bai goiko ertzean, nahiz eta, beste hark bezala, erdialdean hutsarteak dituen. Gisa honetako saskitxoak izan ziren maisua zendutakoan bere ikasleek eta imitatzaileek sarrien errepikatu zituztenak. Obra honetan hondo zuriaren gainean antzematen den iluntasuna, kontrargian urratzen diren eskuinaldeko zurtoinak ikustea eragozten baitu, pintura gaiaren aldaketa baten emaitza da, ondorioz argi kontrastea sortzen da hondo ilunaren eta loreen artean, bereziki lore zuri eta arrosen artean. Margolanaren datari dagokionez, hirurogeigarren urteetan kokatu beharra dago, 1668an, 1671n eta 1672an sinatutakoak baino pixka bat lehenagokoa baita.

Artistaren bizitzaren azken urteetan sinatuta dagoenez, interes berezia du bigarren saskitxo bete lore honek. Espainiako Urrezko Mendeko loreontzi margolari garrantzitsuena da Juan de Artellano. Daniel Seghers eta Jan Brueghel de Velours flandestarren ereduetatik Mario Nuzzi italiarraren, hau da, Italiako zerrendetako "Mario dei Fiori" deituaren ereduetara egin zuen, artista honen azken ekoizpen aldian gisa honetako saskitxoak lantzera iristeraino. Harrizko oinarrietan egokituta, zumezko saskitxo hauek, erdialdea hutsartez beterik, mukuru beteta daude askotariko loreekin, loreak moztu berriak direla eta itxura batean nahasita daudela, baina konposizioa oso zehatz dago antolatuta, koloreak eta formak aurrez aurre jarririk, apaingarri efektu bikaina islatuz. Intsektuak, bereziki kolore biziko tximeletak, hegan ari dira saskitxoaren inguruan, edo loreetan edo oinarrian pausatuta daude, multzoari kolore handiagoa emanez. Egile honen errepertorioan ohikoak diren loreak aukeratu zituen baita lan honetarako ere : arrosa zuriak edo arrosak, tulipak, anemona urdinak eta gorriak, nartziso horiak, hiazinto urdinak eta iris edo lirio zuriak.

Margolan hauen norakoari dagokionez, eskuarki binaka edo launaka paratzeko sortuak baitira, jauretxe bateko aretoko ate edo leiho gainak apaintzeko izango zirela uste izan da. Baina, ikuspegi hein batean altu batetik eginak direnez, saskitxoari leku egiten dion planoaren gainazala ikus baitaiteke, altuera normal batetik ikusiak izateko xedearekin landu zirela uste dugu guk. (Alfonso E. Pérez Sánchez, 2006)

Bibliografia hautatuta

  • Cavestany, Julio. Floreros y bodegones en la pintura española [Cat. exp.]. Madrid, Palacio de la Biblioteca Nacional, 1936-1940.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 6, n° cat. 11. (Con el título 'Cesto con flores', y atribuido a Juan de Arellano)
  • Torres Martín, Ramón. La naturaleza muerta en la pintura española. Barcelona, Seix y Barral, 1971. p. 85, lám. 54.
  • Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. "Conservación y restauración en el Museo", Urtekaria 1983 : asterlanak, albistak = Anuario 1983 : estudios, crónicas. 1984. pp. 11-30.
  • Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 60-61, n° cat. 15.
  • Capolavori dal Museo di Bellas Artes di Bilbao [Cat. exp.]. Roma, Leonardo-De Luca, 1991. pp. 35-36, n° cat. 11. (Con el título Cesto con fiori y atribuido a Juan de Arellano)
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. pp. 861-866. (Con el título 'Cesto con flores', y atribuido a Juan de Arellano)
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. pp. 469-470, figs. 363, 363a. (Con el título Cesto con flores, y atribuido a Juan de Arellano)
  • Galilea Antón, Ana María. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1994 : asterlanak, albistak = Anuario 1994 : estudios, crónicas. 1995. pp. 20, 28, 39. (Con el título Cesto con flores, y atribuido a Juan de Arellano)
  • Spanyol Mestermüvek a Bilbaói Szépmüvészeti Múzeumból [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Banco Bilbao Vizcaya, 1996. pp. 83-85, n° cat. 12. (Con el título Csendélet virágkosárral = Cesto con flores, y atribuido a Juan de Arellano)
  • Pérez Sánchez, Alfonso Emilio. Juan de Arellano : 1614-1676 [Cat. exp.]. Madrid, Caja Madrid, 1998. pp. 234-235. N° cat. 57
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 70-71.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 70-71.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 70-71.
  • "La fiscalidad del arte : una reforma insuficiente", Subastas siglo XXI. 2000. p.10.
  • "La Diputación y el BBV compran por cien millones un ”arellano” para el Bellas Artes", El Correo. 22/07/1997.