Nolako adorea! - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Nolako adorea!

Goya y Lucientes, Francisco de

Fuendetodos (Zaragoza), 1746/03/30 - Bordele (Frantzia), 1828/04/16

Akuafortea, urtinta, punta lehorra, xixela eta distiragailua paperean

24,1 x 32,6 cm (papera) 15,2 x 20,6 cm (orbana)

1810-1820

82/833-7

1930ean eskuratua

Lafuente Ferrarik, 1979, 48. eta 49. orrialdeetan adierazten du Goyak pasarte historiko bat gogora ekartzen duen grabatu urrietako bat dela Hondamendien irudi hau. Agustina ospetsuaren irudia izango litzateke, Ebroko hiriko lehen setioan biziki parte hartu zuen neskatila aragoitarra, frantsesen 1808ko uztailaren 1eko erasoaren aurka borroka egiteagatik nabarmendu zena. El Portillo defendatzen zuten artillari guztiak erori ziren, bata bestearen atzetik, beren kanoiekin batera. Frantsesek, su ahoak isildu egin zirela ohartzean, segurtasun osoz egin zuten aurrera atea hartzeko asmoz. Neska gazteak, ordea, hainbeste gizon adoretsuren galeraren ordaina hartu nahian, frantsesek nahi zutena lortu behar zutela ikustean, kanoiaren metxa hartu zuen eta 24ko pieza bat jaurti zuen. Bere adibideak adorea eman zuen eta espainiarrek kemen handiz kontraeraso zituzten frantsesak. Grabatuari kanoiaren silueta handiaren kontrasteak eta hondo zurian ageri den irudiak ematen die eraginkortasuna; izan ere, dirudienez, Akademiako ediziora arte ez zen ilundu estanparen hondoa.

Bibliografia hautatuta

  • Harris, Tomas. Goya : engravings and lithographs. Oxford, Bruno Cassirer, 1964.
  • Harris, Tomas. Goya : engravings and lithographs. Oxford, Bruno Cassirer, 1964.
  • The changing image : prints by Francisco Goya [Cat. exp.]. Boston, Museum of Fine Arts, 1974.
  • Lafuente Ferrari, Enrique. Francisco de Goya : los desastres de la guerra : reproducción de los 82 originales de Goya. Barcelona, Gustavo Gili, 1979.
  • Paas-Zeidler, Sigrun. Goya : caprichos, desastres, tauromaquia, disparates : reproducción completa de las cuatro series . Barcelona, Gustavo Gili, 1980. Edición original, Goya. Radierunger, Stuttgart, Verlag Gerd Hatje, 1978
  • Francisco de Goya grabador : instantaneas. Madrid, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, Calcografía Nacional ; Turner, 1992. pp. 19-48.
  • Cuenca, Maria Luisa ; Docampo, Javier ; Santiago, Elena. Catálogo de las estampas de Goya en la Biblioteca Nacional. Madrid ; Barcelona, Biblioteca Nacional ; Sociedad Estatal Goya 96 ; Lumwerg, 1996. pp. 12-16.
  • Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 130.