Meza ostean Arteagako elizan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Meza ostean Arteagako elizan

Guinea, Anselmo

Bilbao, 1855/05/18-Bilbao, 1906/06/10

Olioa mihisean

126,2 x 201,5 cm

1899

82/39

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1921ean

Arratiako eskualdeko ohituren aurreko beste begirada bat da margolan hau. Arratiako eskualdea euskal ohituren hobi antzeko bat izan zen XIX. mende amaierako hamarraldietako artista asko eta askorentzat. Bizkaiko eskualde honen aurreko mirak 1899ko udan iritsi zuen bere goren unea, hamarraldiaren hasieraz geroztik Arratiako haranera joan ohi zen Anselmo Guinearen inguruan artista sorta handi bat bildu zenean.

1899. urtean hasi zen Guinea zirriborro batzuk egiten Arratiako Arteagako elizan margolan hau egiteko. Ordukoak diren zirriborro batzuetan tenpluaren barruko albo baten marrazkiak, koruaren azpitik begiratuta -pertsonen irudien egokiera ez dator guztiz bat amaitutako olio pinturan ikusten denarekin-, eta protagonisten (gurutze eta zutoihal eramaileak) estudio batzuk ikus ditzakegu. Hilabete hondarrean gutun bat bidali zion Anituari, Sotarentzako beiratea oso aurreratuta zuela, berehala amaituko zuela eta eskatu zion lanari luze gabe helduko ziola jakinarazteko. Irailaren erdialdean, Sotaren hiru olio pinturak Madrilgo fabrikara bidali eta gero, Madrilgo fabrika arduratuko baitzen pintura horiek beirate bihurtzeko lanaz, Anituarentzako koadroan jarraitzen zuen lanean, azaro hasierara arte ez zuen guztiz amaituko.

Arteagako elizaren mezaren ostean izenburuko obra maila handiko margolana da, nahiz eta, agian, oharkabean igaro den Guineak museoan dauzkan beste obra batzuek pisu espezifiko handiagoa dutelako. Bizitasun handiko obra da, oso ongi konposatua eta bikain marraztua; berriz ere agerian geratzen da margolariaren maisutasuna argi efektu konplexuak islatzeko. Tenpluaren barruan hainbat argi foku -leihoaren bidez iristen den kanpoko argi zuria eta argizariek sorrarazten duten argi bero eta dardaratzailea- saiatzen ari dira ilunantza argitzen. Argi horiek irudikatzeko hainbat bide erabili ditu egileak: estilo puntillistatik eratorritako koma formako pintzelkadak erabili ditu argi horia islatzeko; lehen planoko irudia inguratzen duen kontra argi mehea erabili du, eta oihalen gibelaldean ikusten den eskudela irudikatzeko erritmo lineal dotorea erabili du. (Mikel Lertxundi)

Bibliografia hautatuta

  • Exposición de Arte Modernista : Catálogo. Bilbao, Imprenta y Litografía Bilbaína, 1900. p. 5.
  • 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia, 1971. n° cat. 66.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. III, 1973. p. 264.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 64. (Con el título Interior de iglesia).
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. pp. 241, 244.
  • Castañer López, Xesqui. La imagen de la mujer en la plástica vasca contemporánea, s. XVIII-XX : aproximación a una metodología del género. Bilbao, Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, 1993. p. 51.
  • Galilea Antón, Ana María. "A propósito de las obras del Museo de Bellas Artes de Bilbao depositadas en otras Instituciones", Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = Anuario 1992 : estudios, crónicas. 1993. p. 30. (Con el título Interior de iglesia)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 406-408, n° cat. 84. (Con el título Después de la misa en la iglesia de Arteaga)
  • Anselmo Guinea, 1855-1906 : los orígenes de la modernidad en la pintura vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 232-235, n° cat. 72.
  • Manterola, Ismael [coord.]; Onaindia, Mikel [coord.]. "Bilbao 1919 : la Exposición Internacional de Pintura y Escultura = Bilbao 1919 : Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa [Recurso electrónico]", Boletin 11 = Bulletina 11. 2019. p. 65.
  • "Una tarde en Castillo-Elejabeitia", El Nervión. 19/09/1899. p. 1.
  • "Regreso del campo", El Nervión. 30/10/1899. p. 1.
  • Criticón [pseudónimo de Darío de Regoyos]. "Exposición de Arte Modernista. Anselmo Guinea", El Nervión. 13/08/1900. p. 1.
  • "Un artista y una exposición : en honor del malogrado pintor bizkaino D. Anselmo de Guinea", Jel. 16/06/1911. pp. 321-352.
  • "Un artista y una exposición : en honor del malogrado pintor bizkaino D. Anselmo de Guinea", Euzkadi, n° 25. 1914. pp. 52, 54.
  • "Cuales fueron los dieciseis cuadros enviados por los rojos al Extranjero, otros trece han sido encontrados en el Carlton", Hierro. 28 de septiembre de 1937. p. 3.
  • Castañer López, Xesqui. "Iconografía de la mujer en los pintores vascos, siglos XIX y XX", Kobie : bellas artes, n° 2. 1984. p. 102.