Loteria-saltzailea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Loteria-saltzailea

Losada y Pérez de Nenín, Manuel

Bilbao, 16/10/1865 - Bilbao, 09/10/1949

Olioa mihisean

139,4 x 88,5 cm

Manuel Losada (eskuineko beheko angelua)Manuel Losada (eskuineko beheko angelua)

c. 1897-1902

82/2267

1932an eskuratua

  • 1902ko apirilean, bere lanak Parisen jarri zituen ikusgai, Regoyosekin, Urangarekin eta Canalsekin batera. Bere lanen artean, Loteria-saltzailea zegoen, Urrezko Mendeko pinturak sortzen zion interesaren adierazgarri. Sasoi hartan, kontzientzia historikoa piztu zen Espainiako artean, ostean "98ko Belaunaldia edo espiritua" izena hartu zuen korrontearen ondorioz. Losadak ezaugarri bikainak zituen erretratugile moduan, eta herritarren erretratuak elokuentzia bikainez egiten ditu. Horra hor toreroak, gitarra-joleak, emakume ijitoak eta gizon baserritarrak. Gizarteko pertsona baztertua den loteria-saltzailea margotzen duenean ere, sentsibilitate handiz egiten du, Espainiako pintura barrokotik protagonismoa zeukaten beste izaki desitxuratu edo oker batzuen artean. Era berean, garaiko testuinguruan, Émile Verhaeren idazle belgikarraren eragina eta bere La España Negra lan literarioak margolarien artean sortu zuen lilura ahaltsua antzematen dira. 1898. urtean, liburua irudiz hornitu zuten, Darío de Regoyosen xilografien bitartez, eta, hain zuzen ere, Losadak berak berrikusi zituen estanpa horiek. (Santiago Arcediano)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 78. (Con el título Vendedor de lotería).
  • Llano Gorostiza, Manuel. Pintura vasca. Bilbao, Neguri, 1980. p. 246.
  • La mirada del 98 : arte y literatura en la Edad de Plata [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Cultura, 1998. pp. 146-147, n° cat. 81.
  • Vendedor de Lotería : restauración [Folleto]. Bilbao, Museo de Bellas Artes, 1999. s. p.
  • Larrinaga Bernández, José Antonio. Manuel Losada, 1865-1949 : catálogo razonado : óleos, pasteles, dibujos. Bilbao, Asociación para el Estudio y Catalogación de los Artistas Vascos ; Galería Mun, 2004. pp. 28, 184, il.
  • Mezu gurutzatuak : denboraren esparruan errealitatearekin mintzatuz = Mensajes cruzados : parlamentar con lo real en el tiempo [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa = Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo, 2005. pp. 164-167.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 49-50.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 49.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 48-49, n° cat. 22a.
  • Barañano, Kosme de ; Espel, Miguel. Manuel Losada : catálogo razonado. Madrid, El Lotófago, 2021. pp. 50, 165, il.