Jesús Lartitegui Arenaza doktore jaunaren bustoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Jesús Lartitegui Arenaza doktore jaunaren bustoa

Iñurria Arzubide, Ricardo

Santurtzi (Bizkaia), 03/05/1908 - Bilbao, 24/02/1995

Egur landua

45 x 45 x 27 cm

R. IÑURRIA

1936

99/125

Juan Alberto, Jesús Manuel, Javier jaunen eta Miren Lartitegui Miquelarena andrearen dohaintza 1999an

Jesús Lartitegui Arenaza doktore jaunaren bustoa eskulturan, Iñurriak medikua hieratismo nabariaz irudikatu zuenez, nolabaiteko bereizgarritasun sinbolikoa dauka. Bestetik, egurrak balio berezia ematen dio bustoari, bere kalitate bikainagatik eskulturaren barruan material nobletzat hartutako intxaurrondo-zuraren dentsitateari esker akabera trinkoa lortu daitekeelako. Horrez gain, akaberak bere kolore naturala errespetatzen du, bere zurgiharraren kolorea zain belzdun gorri iluna delako. Bi berezitasunon eta lanketa arretatsuaren bidez, egurrezko eskulturetan oso ohikoak ez diren argi-joko berezia eta kolore-ugaritasuna sortzen dira. [Javier Novo]

Bibliografia hautatuta

  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 120.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 120.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 120, n° cat. 63.