Itudizko euskarria - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Itudizko euskarria

Anonimoa, I. mendea, K.a.

Brontze

7 x 3,56 x 1,42 cm

I a. C.. Mende

82/716

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Haur itxurako giza irudia, gorputz atalak eta hazpegiak oso lausotuta dituena. Luze du jarrita eskuineko zangoa, eta atzerantz tolestuta ezkerrekoa, biak belaunetatik behera hautsita. Inguru leunak eta jarraituak ditu gorputzak, sexua ez du argi adierazita agian oso higatuta dagoelako, gorputza apur bat ezkerretarantz inklinaturik, ezkerreko zango tolestuarekin bat etorririk. Bi besoak ditu goratuta, biak ukondora iritsi baino lehen hautsita. Oinarrizko hazpegi biribildu batzuk bereizteko aukera baizik ez du ematen buruak, adatsa buruaren erdialdeko goragune txiki batez adierazita eta buru albo soilduak kopetaren alde bietan. Buruaren gainean, itsatsitako xafla lodi baten arrastoak antzematen dira, hautsita dago xafla hori. Irudiaren gibelaldeak ez du ñabardura esanguratsurik eskaintzen.

Piezaren konfigurazioari eta buruaren gainaldean itsatsitako xafla hautsiaren formari erreparatuz gero ondorioztatu daiteke metalezko ontzi baten edo argimutil baten oinarriaren atal bat osatzen zuela, grekoen garaiaz geroztik brontzezko baxeran sexu bietako gazteak irudikatzen zituzten moduan, bereziki ugariak etruriarren munduan. Pitxerretako heldulekuetan bi hankak elkarturik eta paraleloan izan ohi dituzte pertsonaia hauek, eta beraz, ezkerreko zango tolestuaren mugimendua hobe egokitzen zaio lurrinak erretzeko erretilu baten edo argimutil konposatu baten alboko euskarriari. Treverisko Arkeologia Museoko erromatarren garaiko pieza bat antzeko jarrera ageri da, Eros irudikatzen du inolako zalantzarik gabe, eta gure irudiak itxura batean sekula ere izan ez zituen ohiko hegoak ditu bizkarraldean. (Ramón Corzo, 2011)

Bibliografia hautatuta

  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 424-426, n° 85.