Intsentsurako kutxa, landare eta intsektu motiboekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, landare eta intsektu motiboekin

Anonimo japoniarra, XIX. mendea

Egur lakaua

3,5 x 12,8 x 12,8 cm

82/957

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Eskuko ispilu txiki bat (kyosoa) gordetzeko kaxa zirkularra. Oinordetzan jasotako apain mahaiko tresneria osatu ohi du gisa honetako kaxak. Tapa eta gorputza okikuchi deritzon kaxaren ahoan ahokatutako eraztun itxurako metalezko oinaren bidez elkartzen dira. Nola kanpoko aldea hala barrukoa urre hauts ezin finagoarekin (kinji) guztiz urreztatuta daude. Makie urrekararen eta nakarrezko inkrustazioen (raden) teknika baliatuta, tapan aginaldo landare urdin argia dago irudikatuta landarean ondoan matxinsaltoak eta marisorginak bezalako intsektuak daudela, udako eszena bat irudikatuz. Urre kolorearen tonalitate ezberdinak lortzeko zilar hauts gehiago edo gutxiago nahasten da urre hautsarekin. Egileak nakarrezko zati ugari erabili dituela nabari daiteke, Rimpako eskolaren tradiziokoa edo Ogata Korin margolariaren artearen sokakoa dela agerian utzirik. Obra ez dago oso modu bikainean landua, horregatik uste dugu Meiji Aroan esportatzeko egina dela. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 93, n° cat. 62.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 400, 536, 540, n° cat. 125.