Inroa, Kyoyûeta Sohoren istorioarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inroa, Kyoyûeta Sohoren istorioarekin

Anonimo japoniarra. XVII-XVIII. mendeak

Lakatua

7 x 3,6 x 1,9 cm

XVII-XVIII. Mende

82/1530

María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Lau kaxako inro txiki samarra, sekzio hexagonalekoa, togidashimakie deritzon teknikaz landua, erliebeduna. Urre zati irregular handiekin (gyobu-nashiji) trinko tantotutako geruzak estaltzen du hondoa. Alde batean gizon bat ikus daiteke ur-jauzi handi baten azpian makurtuta, eta bestean beste gizon bat idi baten ondoan. Kyoyūren eta Sōhoren istorioa irudikatzen du: antzinako Txinako enperadore batek Kyoyūren nortasun apartaren berri izan zuenean, inperioko kargua eman nahi izan zion. Baina apeta mundutar orotatik kanpo kokatzen baitzuen bere burua, asmo horren berri izan zuenean kutsatuta sentitu zen Kyoyū, eta mendiko ur-jauzi batera hurbildu zen belarriak garbitzera, arazte ekintza gisa. Uraz beheiti zegoen Soho bere idiarekin, eta ura kutsatuta zegoela oharturik, ur ertzetik baztertu zuen idia ur horretatik edan ez zezan.

Pasarte hori oso ezaguna da Japoniako giro jasoetan. Kano Eitoku margolari ospetsuak (1543-1590) bi panel handitan islatu zuen (Tokioko Museo Nazionalean daude). Edo Aroko kultura handiko pertsonaia batentzat landua izango da pieza hau. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 80, n° cat. 49.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 440, 528, 530, n° cat. 149.