Idazketarako kutxa, Hotei jainkoaren irudiarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Idazketarako kutxa, Hotei jainkoaren irudiarekin

Anonimo japoniarra. XVIII. mendea

Egur lakatua

4,1 x 21,1 x 22,2 cm

XVIII. Mendea

82/1097

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Kaxa ia karratua, ertz alakatuekin. Pintzelak uzteko azpil luzea eta tintontziaren harria eta ura edukitzeko metalezko depositua egokitzeko bi hutsune ditu. Laka beltzez tratatua dago, eta geruza horren gainean, tamaina irregularreko urre hautsak (hirame) ditu tantotuta. Hotei dago irudikatuta estalkian, zori onaren zazpi jainkoetako bat da Japonian. Haren jatorrian egiazki bizi izan zen monje budista alderrai bat dago. Haren ikonografia tripa handiko gizon erdi biluzia da, makila bat eta zaku handi bat daramatza aldean, zaku horretan ditu bere gauza guztiak. Zakuaren gainean eserita ikusten dugu obra honetan. Makie teknikari jarraiki landu du egileak irudia, hau da, urre hautsarekin eta, urre kolorearen tonalitate ezberdinak irudikatzeko, urre hautsak zilar hauts gehiagorekin edo gutxiagorekin nahasirik. Zakua modu finean dago dekoratuta landare kiribilekin. Antzeko motiboak ikus daitezke ertz alakatu estuetan. Estalkiaren barruko aurpegian erriberako eszena bat ikus daiteke, ur korronte bat arroken artean, uretako landareak eta hegaztiak. Antzeko eszena errepikatzen da barruko azpilean. Oso kalitate handiko obra da. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 78, n° cat. 47.
  • Torralba Soriano, Federico. Estudios sobre arte de Asia Oriental. Zaragoza, Prensas Universitarias de Zaragoza, 2008. pp. 86-88, il.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 410-411, 533, n° cat. 131.