Gerraren izugarrikeriak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gerraren izugarrikeriak

Anonimo flandestarra

XVII. mendea

Olioa haritz-oholean

55 x 82,5 cm

69/335

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Garai hartan sarritan gertatzen zen aski gai tragikoa erakusten du eszena honek, herri batek edo hiri bateko aldiriak nozitutako gerraren emaitza da, ondorio lazgarriak ikusten ditugu bertan. Ilunabarreko argipean gertatzen da dena. Dagoeneko igaroa da gibelaldean hildakoak eta etxe kiskaliak utzi dituen gudarostearen zatirik handiena. Artean soldadu batzuk ikusten dira atzeratuta, lapurtzen eta hiltzen jarraitzen dute. Ezkerretara, otoitzean ari da emakume bat hilotz baten aurrean, eta hil-hurren dago beste pertsona bat apaiz bat laguntzen ari zaion bitartean.

XVI. mende amaieran eta XVII. mende hasieran ari izan zen egile hau, haize zabalean gertatzen ziren gaiak irudikatzen espezializatu zen oso estilo berezi batekin. Aipatzekoak dira egilearen marrazketa sendoa eta haren perspektibaren ikuspegia. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos)

Bibliografia hautatuta

  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 144, n° cat. 335. (Con el título Los horrores de la guerra, y como ANÓNIMO FLAMENCO. Siglo XVII).
  • Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. Flandestarrak Bilboko Arte Eder Museoan = Flamencos en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Folleto]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2000. p. 19, n° cat. 17.
  • De val van het nieuwe Troje : Het beleg van Oostende, 1601-1604 [Cat. exp.]. Leuven ; Ostende, Stad aan Zee, 2004. p. 157.
  • 80 jaar oorlog de geboorte van nederland 1568-1648 [DVD]. Hilversum, Paises Bajos, NTR, 2018. DVD 1, cap 4.