Eskola ona - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Eskola ona

Bringas, Francisco

Mexiko Hiria, 01/06/1827 - Bilbao, 15/10/1855

Luma-muturra paperean

12,5 x 16,7 cm

FBringas (eskuineko beheko angelua)

c. 1850-1855

82/681

1935an eskuratua

Sevillako eskola garaikidearekin duen ageriko lotura alde batera utzirik, egile honen obraren zati batean halako lotura goiesko bat nabari da tematikari dagokionez, ez ordea estiloari dagokionez. Tradizio horren barruan ulertu behar dira Tauromakia Albumaren edizioa (1850) eta bere konposizioko eszena batzuk, esate baterako, Eskola ona izenburukoa, non bi gaizkin aiztoa eskutan dutela borrokatzen ari diren taberna baten atarian; gogora ekartzen digu margolari aragoitarraren Borroka makilaka izenburuko lana. Lan horietan guztietan ongi asko nabaritzen da egileak marrazteko dituen dohain apartak: jatorri ingrestarreko eredua landu eta findu zuen guztiz, eta bere protagonistei indarra emateko soilik silueta marraztu behar izatera iritsi zen. (Mikel Lertxundi, 2007)

Bibliografia hautatuta

  • Encina, Juan de la. Francisco Bringas. Durango, Museo de Arte e Historia, 1985. lámina 9.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 82, 98-99, n° cat. 224.