Autorretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Autorretratua – 69/121

Gutiérrez de la Vega, José

Sevilla, 1791 - Madril, 1865

Olioa

61,5 x 48,3 cm

José Gutierrez de la Vega

1847

69/121

1941ean eskuratua

Gutiérrez de la Vegaren autorretratu bakarra da honakoa, margolari gisa heldutasuna iritsi zuen garaikoa. Eskuan paleta duela, artista bibotearekin eta kokospekoarekin ageri zaigu, era erromantikoan, baina aldi berean XVII. mendeko erretratuen ereduetara gerturatzen duten jarrerarekin eta beste elementu batzuekin.

1847ko data du margolanak, pintoreak Madrilen egindako egonaldian landua da. Murilloren arteaz bustirik iritsi zen Gutiérrez de la Vega hiriburura, Murilloren moduek eta pintura ulertzeko erak liluratuta irudien konposizioari dagokionez, baina Espainiako pintura klasikoko beste egile batzuen osagaiak eta iradokizunak bildu zituen bere obrara. Izan ere, autorretratu honetan, pinturaren artista gisa aurkeztu du bere burua egileak, eta pintura barrokoari erreferentzia egiten dioten hainbat kontu jaso ditu margolanean, garai hartako artistaren baten pintzeletatik ateratako historiako pertsonaia jator gisa aurkezten baitu bere burua. Oso baliabide arrunta izan zen hori bere garaian, eta Gutiérrez de la Vegaren margolanetan espainiar moldeen arabera landuta aurkezten dira urte batzuk lehenago Sevillan izan zirenean Ford bidaiari britainiarrak gaitzat hartuta egindako lanak, irudikatuak XVIII. mendeko joeraren arabera ageri baitira inguru barroko baten barruan, Murilloren erretratu jakin batzuetan bezalaxe.

Esquivelekin batean, Gutiérrez de la Vega da espainiar Erromantizismoko Sevillako eskolako ordezkari nagusia. Lan handia egin zuen erretratugile gisa, eta erlijio eszenak ere landu zituen. Azken horiek, esate baterako Santa Katalina izenburukoak, agerian uzten dute artistak oso gustuko zuela emakume biluziak margotzea, agian 1834an Inkisizioa desegin egin zelako. [Juan Fernández Lacomba, 2008]

Bibliografia hautatuta

  • Gaya Nuño, Juan Antonio. Historia y guía de los Museos de España. Madrid, Espasa Calpe, 1955. p. 166. (Con el título Autorretrato).
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 57, n° cat. 121. (Con el título 'Autorretrato', y atribuido a José Gutiérrez de la Vega)
  • Arias de Cossío, Ana Maria. José Gutiérrez de la Vega : pintor romántico sevillano. Madrid, Fundación Vega-Inclán ; Patronato Nacional de Museos, 1978. pp. 73, 97, n° cat. 69. (Con el título Autorretrato). N° cat. 69
  • Valdivieso, Enrique. Historia de la pintura sevillana : siglos XIII al XX. Sevilla, Guadalquivir, 1986. p. 374. (Con el título Autorretrato).
  • El autorretrato en la pintura española : de Goya a Picasso [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfrea, 1991. pp. 70, 71, n° cat. 9. (Con el título Autorretrato)
  • Díez, José Luis ; Gállego, Julián. Artistas pintados : retratos de pintores y escultores del siglo XIX en el Museo del Prado [Cat. exp.]. Madrid, Ambit, 1997. p. 17.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 48-49, n° cat. 4.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 48-49, n° cat. 4.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 48-49, n° cat. 4.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 126-127, n° cat. 10.