Artzainen adorazioa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Artzainen adorazioa – 69/210

Ryckaert III, David

Anberes (Belgika), 1612-Anberes (Belgika), 1661/11/11

Olioa kobrean

76 x 104 cm

D. Ryckae.. (eskuineko beheko angelua)

69/210

Antonio Plasencia jaunaren dohaintza 1932an

Kobrean margotutako irudi eder honek, margolari flandestarrek askotan erabilitako euskarria, inolaz ere, artzainen Adorazioaren eszena erakusten du estalpe baten barruan, bertan hondakin klasiko batzuen barnean dago zutabe ildoxkatua. Tonu urre kolore leunak argiztatzen du eszena, artista honek oso gustuko zuena. Goi eskuinaldetik sartzen da argia eta argi efektu handia sortzen du Haurra dagoen oihal zurian. Azpian, lasto artetik galburu batzuk ateratzen dira Eukaristiaren ikur. San Josek eskuak zabalduak ditu eta Ama Birjina eserita dago, kolore urdin distiratsuko mantuan bildua. Ematen du Haurra eskuinaldetik sartzen diren artzainei erakusten ari zaiela; artzainen aurpegiak ilunantzean daude. Opari gisa artzainak arkume bat darama besapean. Goiko aldean, hiru kerubin ageri dira hodei gainean, eta eskuinaldean, tonu ahuleko paisaia batean hainbat iruditxo nabari dira artzainak irudikatzen dituztenak. (Ana Sanchez-Lassa de los Santos, 2005

Bibliografia hautatuta

  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 29, n° cat. 81. (Con el título La Adoración de los pastores, y atribuido a David Rickaert)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 99, n° cat. 210. (Con el título La adoración de los pastores, y atribuido a RIJCKAERT III, David)
  • Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. Gabonetako pintura Bilboko Arte Eder Museoko Bilduman = Pintura navideña en la Colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2004. pp. 34-35.