Amuleto en forma de bucráneo - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Amuleto en forma de bucráneo

Anonimoa, I-III. mendea

Brontzea

5,56 x 4,62 x 1,87 cm

82/920

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Lepogain handiko eta mutur laburreko idi burezur eskematizatua; elkarrengandik urruntzen diren marra ebakiekin eratutako dekorazioa ageri du lepogainean; begi obalak ildo bikoitzarekin; adar laburrak eta lodiak; pieza zintzilikatzeko uztai bat du goiko aldean, eta beste handiago bat, horizontala, gibelaldean.

Erromatarren garaiko kutun mota bat da. Halakoetan zezenaren burua eta sinbolo falikoak irudikatu ohi dira; mota zabalduenak --Varean (Errioxa) oso ale interesgarri bat aurkitu baitzuten-- animaliaren muturraren azpian du kutun hirukoitza uztartuta: bi barrabil eta alboetan zakila eta higa. Beste ale batzuetan animaliaren muturraren gainean daude itsatsita sinbolo horiek, eta beraz, adarren gainean egokitzen dira edo adarren lekua hartzen dute. Gisa honetako kutunen estiloa askotarikoa izan zenez, bistan da halakoak luzaroan landu zituztela, betiere erromatar giroetan, zenbaitetan jarduera militarrei lotutako giroetan, soldaduek kutun babesgarri gisa erabiltzen baitzituzten halakoak. Gure alean osorik kontserbatzen da gibelaldeko uztaia, eta beraz, gisa horretako kutunak belarritako gisa edo exorzismoaren keinua egiteko eraztun gisa erabiltzeko erabil zitzaketen. Madrilgo Arkeologia Museo Nazionaleko alearekin (Salamancako markesaren bildumatik etorria) duen antz handia kontuan badugu, hurrengoa bezala italiar jatorriko pieza bat dela esatera ausartuko gara. (Ramón Corzo, 2010)

Bibliografia hautatuta

  • Taurus : del mito al ritual [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2010. p. 205, n° cat. 7.