Lagunak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak programa 1981ean jaio zen. Zerbitzu horren bitartez, museoaren bizitzan modu aktiboago eta zuzenagoan parte hartzeko bidea eman nahi zaio gizarteari.

Urteko diru-laguntzaren truke, Museoaren Lagunek zenbait abantaila lortzen dituzte, hala nola sarrera, informazioa eta museoaren jarduetan lehentasunezko parte-hartzea.

Komunitatea gara

Zer da Museoko Komunitatea? Zer esan nahi du Museoko Laguna izateak? Zer sentitzen dute gure lagunek euren museoaz gozatzean eta bertan parte hartzean? Laguntzen digutenei eta museoa haiena izango balitz bezala sentitzen dutenei eman diegu hitza. Haien lekukotasunak ikusi “Komunitatea gara” bideo honetan. Bertan, hain zuzen ere, agerian jartzen da pertsonak beste modu daudela arteaz eta kulturaz gozatzeko orduan.

Gure komunitatearekin bat egin nahi? Egin zaitez lagun hemen

  Gaztea eta Seniorra* Kolektiboa** Banakakoa Duala Babeslea
Urteko kuota 25 € 30 € 45 € 72 € 270 €
Txartela Si Si Si Si2 txartel Si
Sarrera mugagabea bilduma iraunkorrera eta aldi baterako erakusketetara Si Si Si Si Si
Sarrera mugagabea titularrarentzat eta harekin batera doanarentzat No No No No Si
Sartzeko lehentasuna ilaran itxaron beharrik gabe Si Si Si Si Si
Jarduera esklusiboak: bisita gidatuak, hitzaldiak, topaketak artistekin… Si Si Si Si Si
Baldintza bereziak jarduera publikoetan: aurretiazko eta/edo doako erreserba Si Si Si Si Si
Deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoko argitalpenetan (%15) Si Si Si Si Si
% 50eko deskontua museo hauen bilduma iraunkorretarako sarreretan: Guggenheim, Bilboko Euskal Museoa eta Artium; % 30ekoa Chillida Leku, Botín Zentroa eta Nafarroako Unibertsitatea Museoa; doako sarrera Eleiz Museoan Si Si Si Si Si
% 25eko deskontua Arriaga Antzokiko zenbait ikuskizunetan, eta deskontuak beste kultur erakunde batzuetan *** Si Si Si Si Si
Informazio esklusiboa: programazioari eta beste berritasun batzuei buruzko informazioa Si SiOnline bakarrik Si Si Si
Lagun artean. Museotik kanpoko kultura-plan edo -bidai esklusiboak Si Si Si Si Si
Ongietorriko oparia: museoaren katalogo baten bidalketa No No No No Si
Ongietorri-ekitaldia, bisita gidatuarekin Bai Bai Bai Bai Bai
Zerga-arinketa Si Si Si Si Si

* 25 urtetik beherakoak, 65 urtetik gorakoak edo pentsiodunak. Kategoria honetan alta hartzeko, dagokion dokumentazioa erantsi behar da: NAN edo pentsioduna izatea egiaztatzen duen agiria
** Museoaren Programa Korporatiboari atxikitako erakundeetako kide diren lagunentzako kategoria esklusiboa, baldin eta sustapen honetan parte hartzen badute
*** Deskontu hauek ezin dira beste promozio batzuekin metatu

Jadanik Museoaren Laguna naiz

Museoaren Lagunen Podcasta

Entzun hemen beste Museoaren Lagun batzuen iritzia eta esperientzia.