Arauak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Indarreko araudiari jarraikiz, ez da derrigorrezkoa museoan maskara erabiltzea, baina, segurtasun-tarteari eutsi ezin zaionean janztea, gomendatzen da. Eskerrik asko.

Artelanak objektu baliotsu eta apartak dira, eta etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar ditugu.

Artelanak objektu baliotsu eta apartak dira, eta etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar ditugu.

Hori dela eta, gure bisitari guztiek Museoan ahalik eta gehien gozatu dezaten, eta aretoen zaintzaileei euren lana erraztearren, zure lankidetza beharrezkoa da.

Mesedez, errespeta itzazu ondoko arau hauek:

  • Artelanak hauskorrak dira eta erraz hondatu daitezke. Mesedez, ez itzazu ukitu.
  • Jabetza intelektualeko eta erreprodukzioko eskubideek mugatu egiten dute artelanen irudiak hartzea eta askatasunez zabaltzea.
  • Eragozpenik ez sortzeko, aretoetan ezin da sakelako telefonoa erabili.
  • Txakur gidariak ikusmen-arazoak dituzten pertsonekin sartu ahal izango dira, baina beste animalia guztiek debekatuta dute Museora sartzea.
  • Umeak ongi etorriak dira Museora: ahalegindu zaitez zure inguruan egon daitezen, eta arretaz zaindu euren portaera.

Eskerrik asko.