Hezkuntza programa

Hezkuntza programa
Informazioa eta erreserbak: Gure Harremanetarako formularioan eta 94 439 61 41 telefonoan (Astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 15: 00etara).
Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) adin eta interes mota askotako jendeari zuzendutako jarduerak eta programak jartzen ditu abian. Ekimen horien helburu nagusia museoaren bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzea da, bai eta horietaz gozatzea ere.
Gure ezagutzak museoetako hezkuntza-esparruetako beste profesional batzuekin konpartitzen ditugu, eta gure hezkuntza-proiektuan parte hartzen duen jendearen ekarpenak jasotzen ditugu. Azken helburua museoaren eta interes partikularren arteko bitartekaritza egokia lortzea da. Modu horretan sortuko liratekeen proposamenei esker, museoa ezagutzarako eta ikasketarako esperientzia baliagarriak sorraraziko lituzkeen lekua izango litzateke.
Bilboko Arte Ederren Museoko eskola-programek erantzun zabala ematen diete Hezkuntza Sistemako maila guztiei, eta, artelanen aurrean, elkarrizketa eta hausnarketa ahalbidetzen duen hezkuntza-tresna gisa agertzen dira, bai eta ikasleen artean trebetasun sozialak eta ezagutza garatzeko bitarteko gisa ere.
- Programa guztiek BBK Fundazioaren babesa dute.
- Irakasleek edozein gai proposatu dezakete, berau lantzeko, eta Saileko profesionalak martxan jarriko dira.
- Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta, batez ere, ingelesez egin daitezke.
- Aldian-aldian, irakasleentzako prestakuntza-saioak antolatzen dira; bertan, aukeratutako jarduerari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaintzen da, eta, taldearen gidaria irakaslea izango bada, bisita modu egokian egiteko ildoak eta metodologiak eskaintzen dira.
Edozein zalantza argitzeko edo informazioa eskatzeko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara).
Agerikoaren eta ikusezinaren artean
Hezkuntza Sailetik bisita komentatuak jarri ditugu martxan Agerikoaren eta ikusezinaren artean erakusketa berrira. Azken urteotan museoko bildumako hainbat lanetan egin diren kontserbazio eta zaharberritze analisi, teknika eta tratamenduak ezagutzeko aukera. Museoak bisitatzen dituzten pertsonen begietara askotan ezkutuan dagoen unibertsoan zuen klasearekin sartzera animatzen zaituztegu. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzendutako proposamena.

Izaki fantastikoak

Koloretako museoa – 1

Koloretako museoa – 2

Bilboko Arte Ederren Museoko eskola-programek erantzun zabala ematen diete Hezkuntza Sistemako maila guztiei, eta, artelanen aurrean, elkarrizketa eta hausnarketa ahalbidetzen duen hezkuntza-tresna gisa agertzen dira, bai eta ikasleen artean trebetasun sozialak eta ezagutza garatzeko bitarteko gisa ere.
2021-2022 ikasturtean Ikuspuntuak ikus-entzunezko proiektu berriaz goza dezakezue, artearen mundura modu hunkigarriagoan eta sentsorialagoan hurbiltzeko modu berriak adierazten dituena. Ibilbide digitalak izeneko proposamen berria ere aurkezten dizuegu, museoaren bildumara modu pertsonal eta parte-hartzailean hurbilketa digitala planteatzen duena. Azkenik, Begirada gurutzatuak programak artistekin elkarlanean aritzeko beste aukera berri bat eskaintzen du.
- Programa guztiek BBK Fundazioaren babesa dute.
- Irakasleek edozein gai proposatu dezakete, berau lantzeko, eta Saileko profesionalak martxan jarriko dira.
- Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta, kasuren batean, ingelesez egin daitezke.
- Aldian-aldian, irakasleentzako prestakuntza-saioak antolatzen dira; bertan, aukeratutako jarduerari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaintzen da, eta, taldearen gidaria irakaslea izango bada, bisita modu egokian egiteko ildoak eta metodologiak eskaintzen dira.
Edozein zalantza argitzeko edo informazioa eskatzeko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara).
Agerikoaren eta ikusezinaren artean
Hezkuntza Sailetik bisita komentatuak jarri ditugu martxan Agerikoaren eta ikusezinaren artean erakusketa berrira. Azken urteotan museoko bildumako hainbat lanetan egin diren kontserbazio eta zaharberritze analisi, teknika eta tratamenduak ezagutzeko aukera. Museoak bisitatzen dituzten pertsonen begietara askotan ezkutuan dagoen unibertsoan zuen klasearekin sartzera animatzen zaituztegu. DBHko, LHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako proposamena.

Ibilbideak Bildumatik
Museoko bildumaren aberastasuna eta kalitatea erakusten duen ibilbide iradokitzailea, Erdi Aroko artetik hasi eta gaur egunera arte, artearekin elkarrizketa ireki eta jarraitua ahalbidetzen duten berrogeita hamar lan baino gehiagoren aukeraketa baten bidez. DBH, LH eta Batxilergoko ikasleek bisitaldi komentatuak izango dituzte museoko bildumaren aurkezpen berri honetan.

Ikuspuntuak

Ibilbide digitalak
Arte Ibilbidea I eta II museoko KEHSetik egiten ditugun ibilbide digitalen lehen bi proposamenak dira, eta aukera ematen diete, bai eskola-komunitateari, bai beste edozein kolektibori, edo, oro har, arte-zaleri, artelanetan nabigatzeko hainbat garai, egile eta estilotan zehar, eta aukera ematen diete beren galeria pertsonalizatzeko eta beste pertsona batzuekin partekatzeko ere. Museoko bilduma ezagutzeko eta esploratzeko modu berri bat, gerora artelanekin zuzeneko harremana izatera animatzeko.

Babesle:
Museoa artea ezagutzen eta horretaz gozatzen jarraitzeko leku gisa irudikatzen lagunduko duten proposamenak gauzatzeko ideia da gure motibazioaren iturria.
Denboran aurrera egin ahala eskuratutako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko espazio bat aurkitu ahal izango dute interesdunek.
Museoaren bilduma iraunkorraren eta bertako aldi baterako erakusketen inguruko askotariko jarduerak sortzea da azken xedea, helduen beharrizanetara egokitzeko, elkarren arteko elkarrizketa sustatzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.
Ibilbide digitalak
Arte Ibilbidea I eta II museoko KEHSetik egiten ditugun ibilbide digitalen lehen bi proposamenak dira, eta aukera ematen diete, bai eskola-komunitateari, bai beste edozein kolektibori, edo, oro har, arte-zaleri, artelanetan nabigatzeko hainbat garai, egile eta estilotan zehar, eta aukera ematen diete beren galeria pertsonalizatzeko eta beste pertsona batzuekin partekatzeko ere. Museoko bilduma ezagutzeko eta esploratzeko modu berri bat, gerora artelanekin zuzeneko harremana izatera animatzeko.

Ikuspuntuak

Sailaren albisteak zure postan jasotzeko aukera duzu. Izena eman gure newsletter-ean.
Jardueraren edukia eta garapena gaur egungo osasun baldintzetara egokitu da segurtasuna eta parte-hartzea bermatzeko.
2022eko APIRILA - EKAINA PROGRAMA
- Saio bakoitzeko plaza kopurua 16 pertsonara igo da, eta gehienez ere lau pertsona izen-emate bakoitzeko (2 heldu bat eta 2 haur).
- Haurrek heldu batekin joan behar dute beti. Halaber, helduek ere inskripzioa egin behar dute.
- Plazen esleipena zuzenenean egiten da edukiera bete arte. Izena eman dutenek konfirmazio e-mail bat jasoko dute.
- Ekitaldien zerrenda noizbehinka kontsultatzea gomendatzen da bajaren bat baldin badago jakiteko.
- Erreserbak museoaren web orriaren bidez bakarrik egin daitezke. Tarifa erreserba berdineko pertsona guztiei aplikatzen zaie:
-
- Tarifa orokorra: 4 € pertsona bakoitzeko (haurrak eta helduak).
- Tarifa murriztua: 2 € Museoaren Lagunak edo Gaztedi Planaren barne bazarete (tarifa hau erreserba berdineko pertsona guztiei aplikatuko zaie, baina ez dira gehituko).
Akatsa edo uko egiterik, edo ez asistentziarik egotekotan, diru-itzultzerako eskubiderik ez da egongo.
Ezin da bertaratu talde bakoitzarentzat ezarritako adina ez duten haurrekin.
0 taldearen barruan bi jarduera ezberdinak daude: 1-2 eta 3-4 urte bitarteko haurrentzat.
Erreserbak egiteko epea apirilaren 20an hasiko da gure webgunean 9.00etatik aurrera.
Jarduerak deskargatu hemen
Ezer ez da dirudiena
Agerikoaren eta ikusezinaren artean erakusketan zehar ibilaldi bat eginez eta Milton Glaser diseinatzailearen kartelei begiratuz, xehetasun, forma eta joko bisual ugari eskainiko dizkigute taldean gure kartela sortzeko.
Gazt - 2022/06/04 - 11.00etan - 1. Taldea (4-7 urte)
Gazt - 2022/06/04 - 17.00etan - 0. Taldea (3-4 urte)
Eusk - 2022/06/05 - 11.00etan - 1. Taldea (4-7 urte)
BETETA

Animaliak parkean
Casilda Iturrizar parkean animalia ugari daude, baina beste asko museoko koadroetan bizi dira.
Gazt – 2022/05/14 – 11.00etan – 1. Taldea (4-7 urte)
Gazt – 2022/05/14 – 17.00etan – 2. Taldea (8-12 urte)
Gazt – 2022/05/15 – 11.00etan – 1. Taldea (4-7 urte)
BETETA

Horma-Irudietako historiak
Ibarrolak Picassoren obra izan zuen inspirazio-iturri, Guernica margolanaren gaiari buruzko horma-irudi bat sortzeko. Hau da gure proposamena: hura ezagutu eta haren historiaren berri izan dezazula, eta, elkarrekin, eragiten dizkigun sentsazioei buruz solasean jardun gaitezela. Haren historia, elkarrekin gurutzatzen diren lerro zuri eta beltzak, eta erabiltzen dituen testurak oinarritzat hartuko ditugu, urratsez urrats dokumentatuko dugun geure horma-irudia sortzeko.
Eusk - 2022/05/07 - 11.00etan - 1. Taldea (4-7 urte)
Gazt - 2022/05/07 - 17.00etan - 1. Taldea (4-7 urte)
Gazt - 2022/05/08 - 11.00etan - 2. Taldea (8-12 urte)

Ku-ku Tras
Koloreek gure zentzumenak pizten dituzte, eta haien barruan bizi ahal izango gara, esperientzia berrietan murgildu eta sentsazio paregabeko mundu bat deskubritu.
Eusk - 2022/04/23 - 11.00etan - 0. Taldea (1-2 urte)
Eusk - 2022/04/23 - 17.00etan - 0. Taldea (1-2 urte)
Eusk - 2022/04/24 - 11.00etan - 0. Taldea (1-2 urte)
Gazt - 2022/06/25 - 11.00etan - 0. Taldea (1-2 urte)
Gazt - 2022/06/25 - 17.00etan - 0. Taldea (1-2 urte)
Gazt - 2022/06/26 - 11.00etan - 0. Taldea (1-2 urte)
BETETA

Ni naiz, zu zara, gara
Gazt – 2022/04/30 – 11.00etan – 0. Taldea (3-4 urte)
Gazt – 2022/04/30 – 17.00etan – 0. Taldea (3-4 urte)
Eusk – 2022/05/01 – 11.00etan – 1. Taldea (4-7 urte)
Eusk – 2022/06/18 – 11.00etan – 0. Taldea (3-4 urte)
Eusk – 2022/06/18 – 17.00etan – 1. Taldea (4-7 urte)
BETETA

Kolore-bainu bat
Eusk – 2022/05/28 – 11.00etan – 0. Taldea (3-4 urte)
Eusk – 2022/05/28 – 17.00etan – 0. Taldea (3-4 urte)
Gazt – 2022/06/11 – 11.00etan – 0. Taldea (3-4 urte)
Gazt – 2022/06/11 – 17.00etan – 0. Taldea (3-4 urte)
Eusk – 2022/06/12 – 11.00etan – 1. Taldea (4-7 urte)
BETETA

Ispilatzeak
Eusk - 2022/05/29 - 11.00etan - 1. Taldea (4-7 urte)
Gazt - 2022/06/19 - 11.00etan - 2. Taldea (8-12 urte)
BETETA

Esploratu, sentitu eta sortu
Gazt - 2022/05/21 - 11.00etan - 7-14 urte
Gazt - 2022/05/21 - 17.00etan - 7-14 urte
Gazt - 2022/05/22 - 11.00etan - 7-14 urte

Babesle:
Ikusmen arazoak dituzten pertsonak
Ikusmen urritasuna duten pertsonei aukera eskaintzen zaie museoaren bilduma ezagutzeko; lehenengo eta behin, museoaren aretoetatik egiten den ordubeteko ibilbidearen bitartez; eta, bigarrenik, esperimentazio-espazio batean lan eginez. Aipatutako espazio horretan, zenbait material eta teknika artistiko eta bildumako lau eskultura ukitzeko aukera ematen da, neurriarekin, formarekin, egiturarekin eta materialarekin erlazionatutako arloak aztertzeko.
Kognizio arazoak dituzten pertsonak
Azaldutako bisiten programak museorako hurbilketa planteatzen du, talde bakoitzaren beharrizan eta interesetara egokituta. Modu horretan, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonei gainerako guztien baliabide, espazio eta zerbitzu berberak eskaintzen zaizkie. Gainera, modu honetan, bisitak tresna erabilgarri bihurtu nahi dira euren egunerokotasunean eta eurekin lan egiten duten profesionalengan, eta esperientzia atsegin eta esanguratsua eskaini nahi zaie denei.
Gizarteratze programetan dauden pertsonak
Gizarteratze programetan dauden pertsonentzat, museoaren bilduma iraunkorraren eta aldi baterako erakusketen bisitak diseinatu dira, eta, horrela, museoko hezitzaile batekin batera, euren interes eta itxaropenetara egokitutako metodologiadun bisitak egin ditzakete.
Edukiera: 12 pertsona
Guztion museoa

No limits!