Erakusketa: Bodegoi espainiarra - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

1999-12-13 • 2000-04-19

Bodegoi espainiarra

Zurbaranetik Picassora

BBK Aretoa

Natura hilak Espainian izan zuen garapena aurkeztu zuen erakusketa honek. Nazioarteko eta bertako museo eta bilduma pribatuetatik 76 artelan ekarri ziren. Bodegoi espainiarra erakusketak Espainian genero horrekiko egon den interesa adierazi zigun. Horretarako, ordezkaririk esanguratsuenak bildu ziren: Sánchez Cotán, Loarte, Van der Hamen, Zurbarán, Velázquez, Pereda, Arellano, Meléndez, Goya, Picasso, Gris, Miró eta Dalí.