Erakusketa: Zurbarán. Azken aldiko obra (1650-1664) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2000-10-10 • 2001-01-17

Zurbarán. Azken aldiko obra (1650-1664)

BBK Aretoa

Francisco de Zurbarán (1598-1664) pintore espainiarraren sormen-heldutasuneko azken urteetako obra eta estiloa berrikusteko planteatu zen erakusketa hau. 30 bat artelan aukeratu ziren (Bilboko Arte Eder Museoko bildumetako Ama Birjina eta Haurra San Joan haurrarekin koadroa tartean; izan ere, horixe izan zen maisuak sinatu eta data jarri zion azken lana, 1662an) eta, horien bitartez, Extremadurako pintorearen azken aldia aztertu zen, estiloaren gozotasuna nagusitu zeneko aldia.