Erakusketa: Vicente López. Historiako koadro baten asmakizuna - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2002-07-01 • 2002-10-20

Vicente López. Historiako koadro baten asmakizuna

Vicente López (1772-1850) pintorearen “Ciro Handia Abradato eta Pantearen gorpuen aurrean” (1839) artelanari eskainitako testuinguru-erakusketa. Hamabi bat estudio eta prestakuntza-irudiren bitartez, pintorearen historia-eszenarik handizaleenetako baten sorkuntza-prozesua berregingo da. Koadroa desagertuta dago gaur egun, baina Museoak gordailuan jaso berri du artelana prestatzeko egin zen estudio garrantzitsua.