Erakusketa: Retrato del Marqués de Leganés - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Obra gonbidatua

Amaituta

2005-02-14 • 2005-04-03

Retrato del Marqués de Leganés

9 Aretoa

 

Van Dyck-ek (Amberes, 1598 – Londres, 1641) erretratuak egiteko zituen dohain apartak obra honetan ikus daitezke; pertsonaiaren itxura dotoreak eta begirada zuzenak bere nortasun gogorra nabarmentzen dute. Aurpegia teknika flandestarra erabiliz margotua dago, lausodura suabeekin, eta ulermen psikologiko paregabea erakusten du. Diego de Mexía jaunak kargu garrantzitsua izan zuen Felipe IV.aren erregealdian; erregeak agindu politiko eta militar inportanteak eman zizkionez, Europatik barrena bidaiatu zuen. Rubens eta Van Dyck-en babeslea ere izan zen, eta horiek hainbat erretratu egin zizkioten hari; esaterako, 1630-1634 bitartean Herbeheretan margotutako oihal hau.

Gonbidatutako Obra Programaren bidez nahi da publikoari beste museoetako eta bildumetako obra bereziak ezagutzera ematea.

Babeslea: