Erakusketa: Orazio Gentileschi Karlos I.aren Gortean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

1999-06-13 • 1999-09-05

Orazio Gentileschi Karlos I.aren Gortean

BBK Aretoa

Londreseko The National Galleryrekin eta Madrileko Museo del Pradorekin batera egin zen Orazio Gentileschi (1563-1639) pintore italiarraren azken aldiari buruzko proiektu hau (Ingalaterrako Karlos I.aren Gortean lan egin zuen aldia, hain zuzen). Ordukoa da Bilboko Arte Eder Museoko bildumetan dagoen Lot eta alabak lana. Erakusketak margolari caravaggiozale handi honen hamar lan bildu zituen eta hura izan zen bere obrari eskaini zaion erakusketa bakarrenetakoa.

Babeslea: