Erakusketa: Montjuïceko mendi-hegalak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Obra gonbidatua

Amaituta

2007-04-23 • 2007-06-24

Montjuïceko mendi-hegalak

Mogrobejo Aretoa

 

Joaquim Mir i Trinxet (Bartzelona, 1873 -1940) ohiz kanpoko pertsonaia izan zen bere garaiko panorama artistiko katalanean. Pinturarako berezko talentua zuen. Inkontzienteki sintetizatu zituen bere barruan zenbait pizgarri eta sugestio; izan ere, pizgarri eta sugestio horiek naturaltasunez gauzatu ziren oso originala den pintura batean.


Montjuïceko mendi-hegalak (c. 1896-97) Mirren gaztaroko etapa horretakoa da. Olio errealista da, argitsua, Mas i Fontdevilaren tradizio lokalekoa. Figurekin osatutako paisaia (horietako bat aurrealdean dago) dela eta, Mir gaztearen maisulana den 1898ko La catedral dels pobres lanarekin lotu dezakegu, nahiz eta azken horren eduki “sozialik” ez duen. Mirrek bere bidea aurkitu zuen, oso bide originala, Mallorcan bera bakarrik egon zenetik. 1899an joan zen bertara 1904 urtera arte.


Garai horretakoa da, L’Arbre Gran. Sa Calobra (c. 1903), Santander Taldearen Bildumako beste lan bat. Camp de Tarragonako egonaldian bere sorkuntzaren gailurrera iritsi zen. Santander Taldearen Bilduman, besteak beste, Udaberria (c. 1910) maisulana dago, Aigües roges (c. 1921) eta L’Hort dels Escolanets (c. 1931), azken hori Montserraten margotutako zuen eta Mirren azken garaiko olio handia da.

 

 

Babeslea: