Erakusketa: Gerezidun umea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Obra gonbidatua

Amaituta

2009-06-30 • 2009-10-04

Gerezidun umea

Erretratu honek, modeloaren alaitasun adeigabearen azpian, bere patuaren zori tragikoa ezkutatzen du. Alexandrek, jatorri xumeko nerabeak, Manetentzat egin zuen lan, pintzelak garbitzen eta noizean behin artistarentzat posatzen. Hamabost urte besterik ez zituela bere buruaz beste egin zuen, pintoreak Lavoisier kalean zuen atelierrean. Bere laguntzailearen heriotzak hunkiturik, Manetek Victoire kaleko tailerrean amaitu zuen konposizioa, gertatutakoaren ondorioz hara joan baitzen bizitzera. Gaztetan egindako lan hau, Caravaggion eta XVII. mendeko genero-pintura holandarrean inspiratuan, adierazpen tradizio errealista baten barruan kokatzen da. Erretratuari Manetek gehitzen dio, zentzumenen alegoria diren gereziek osatzen duten natura hila.
Obra Gonbidatua Bilboko Arte Eder Museoaren programa originala da, zeinen bitartez publikoari beste museo edo bilduma batzuetako obra bereziak helarazi nahi baitzaizkio, Museoaren bilduman dauden egileen ikuspegia aberasteko edo sekula erakutsi gabeko egileen lanak erakusteko.