Emakumeak museoan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2022-05-05 • 2022-11-01

Emakumeak museoan

BBK Artearen Ibilbidea

Ibiltaria

BBK Artearen Ibilbidea

La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea dibulgazio artistikorako programak ibilbide berri bati ekingo dio Bizkaian. Proposamenaren gai nagusia emakumeek museoko bilduman duten presentzia da, artista eta irudikapen gai gisa.

Erakusketa horren hirugarren edizioa izango da, eta kalitate handiko artelanen erreprodukzioak jarriko dira espazio publikoetan, BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker, eta hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) erakusketa jasoko duten Bizkaiko 26 udalerrietako udalen lankidetzari esker.

Erreprodukzioekin batera, dagokion iruzkina agertuko da (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Iruzkina doan eskuratu ahal izango da QR kode baten bidez, zeinak aukera emango baitu audio-fitxategiak gailu mugikorretan deskargatzeko.

BBK Artearen Ibilbidea

2018tik aurrera, BBK Artearen Ibilbidea programak Bilboko Arte Ederren Museoko bildumaren aberastasuna eta kalitatea zabaltzen ditu bere aretoetatik harago, eta, aldi berean, herritarrak artera hurbiltzeko aukera errazten du. Oraingo honetan, helburu nagusi horri gehitu zaizkio emakumeak artean duen rola ardatz duten 40 artelan.

Hala, BBK Artearen Ibilbideak segida emango dio Ikuspuntuak proiektuari, zeinak, iazko urriaren eta aurtengo martxoaren artean, museoaren bildumako zortzi artelan aurkeztu dituen, genero-ikuspegitik berrinterpretatuta. Zortzi margolan horiek oraingo hautaketan sartu dira, eta haien azterketa egiteko Tamara García Iglesias zinemagileak ekoitzitako bideoak ikusleen eskura egongo dira berriz ere, QR kodeen bitartez

XV. mendean hasi eta gaur egunera arteko kronologia ardatz hartuta, margolanak, marrazkiak, kartelak eta argazkiak biltzen dira erakusketan. Horiek guztiek aukera ematen dute, alde batetik, artearen historian emakumea irudikatzeko izan diren moduei buruz hausnartzeko, eta, bestetik, deskubritzeko XIX. mendearen amaieratik aurrera, emakume artistek beraiek eman izan dutela, konbentzionalismoen kontra, munduaren eta bere buruaren ikuspegia.

Miriam Alzuri Museoko Arte Moderno eta Garaikideko kontserbatzaileak egin du proiektua, Hezkuntza eta Kultura Ekintza Saileko María Victoria Antoñanzasekin eta César Ochoarekin lankidetzan.

BBK Artearen Ibilbidearen helburu didaktikoak obra bakoitzari buruzko iruzkinak barne hartzen ditu, zeinak QR kodeen bidez doan deskarga baitaitezke gailu mugikorretan. Bestalde, Hezkuntza Sailak doako bitartekaritza-programa bat jarri du abian, erakusketa ikustera hurbiltzen diren ikastetxeei eta kultura-elkarteei bisita gidatuak egiteko eta bisitarien kontsultei erantzuteko.

Informazioa eta erreserbak

Tel. 94 439 61 41; astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara

deac@museobilbao.com

Bitartekaritza zerbitzuaren ordutegia

Asteko egun guztietan, asteartean izan ezik
(egun horretan desmuntatu eta aldatuko baita herriz).

Maiatzaren 3tik ekainaren 20ra  

Astelehena/asteazkena/osteguna/ostirala

10:00etatik 12:00etara
Asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara
   
Ekainaren 21etik irailaren 12ra  

Astelehena/asteazkena/osteguna/ostirala

18:30etik 20:30era
Asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara
   
Irailaren 13tik azaroaren 1era  

Astelehena/asteazkena/osteguna/ostirala

10:00etatik 12:00etara
Asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara

Parte hartzen duten herriak



Bilbo

Maiatzaren 3tik 10era

Barakaldo

Maiatzaren 10etik 17ra

Portugalete

Maiatzaren 17tik 24ra

Trapagaran

Maiatzaren 24tik 31ra

Muskiz

Maiatzaren 31tik ekainaren 7ra

Abanto Zierbena (Gallarta)

Ekainaren 7tik 14ra

Erandio

Ekainaren 14tik 21era

Sodupe

Ekainaren 21etik 28r

Balmaseda

Ekainaren 28tik uztailaren 5era

Alonsotegi

Uztailaren 5etik 12ra

Dima

Uztailaren 12tik 19ra

Lekeitio

Uztailaren 19tik 26ra

Getxo

Uztailaren 26tik abuztuaren 2ra

Plentzia

Abuztuaren 2tik 9ra

Bakio

Abuztuaren 9tik 16ra

Bermeo

Abuztuaren 16tik 23ra

Gernika

Abuztuaren 23tik 30era

Elantxobe

Abuztuaren 30etik irailaren 6ra

Sondika

Irailaren 6tik 13ra

Markina

Irailaren 13tik 20ra

Durango

Irailaren 20tik 27ra

Mungia

Irailaren 27tik urriaren 4ra

Artea

Urriaren 4tik 11ra

Basauri

Urriaren 11tik 18ra

Orozko

Urriaren 18tik 25era

Bilbo

Urriaren 25etik azaroaren 1era

Lanen zerrenda (ordena kronologikoaren arabera)



Bartolomé Bermejo
Santa Engraziaren zigorraldia, c. 1474-1477

Lucas Cranach Zaharra
Lukrezia, 1534

Jan Mandijn
Jan Mandijn, Jan-edan umoretsua, c. 1550

Alonso Sánchez Coello
Alonso Sánchez Coello, Joana Austriakoa Portugalgo printzesaren erretratua, c. 1557

Martin de Vos
Europaren bahiketa, c. 1570-1575

Sofonisba Anguissola
Santa Katalinaren ezkon-hitz mistikoak, 1588

Pieter Fransz de Grebber
Musikariak, c. 1620-1623

Francisco de Zurbarán
Santa Isabel Turingiakoa, c. 1635-1640

Orazio Gentileschi
Lot eta bere alabak, c. 1628

Gustave Doré
Eskaleak, c. 1868-1869

Paul Gauguin
Laveuses à Arles (Latsariak Arlesen), 1888

Mary Cassatt
Emakumea eserita haurra besoetan duela, c. 1890

Jaime Morera
Normandiako itsasaldea, c. 1891-1927

Adolfo Guiard
Promesa, 1894

Ángel Larroque
Amatasuna, 1895

Ignacio Zuloaga
Mathieu de Noailles kondesaren erretratua, 1913

Aurelio Arteta
Baserrira, c. 1913-1915

José Gutiérrez Solana
Kaleko emakumeak, c. 1915-1917

Francisco Iturrino
Biluziak lorategian, c. 1915-1920

Robert Delaunay
Femme nue lisant (Emakumea bliuzik irakurtzen), 1920

Carlos Sáenz de Tejada
Neskatila tristea, 1921

Jesús Olasagasti
Ahizpak, 1926

Antonio de Guezala
Ate birakaria edo Begoña de la Sotaren erretratua, 1927

María Blanchard
Femme assise (Emakumea eserita), c. 1928

Carlos Ribera
Esne-saltzailea eguzkitan, 1930

Antonio Saura
Hiru Graziak, 1959

Menchu Gal
Masusta-saskia, c. 1959-1965

Dorothea Fischer-Nosbisch
Ein Welterfolg von Billy Wilder / marilyn / monroe / mit / Tom Ewell..., 1960

Alberto Sánchez
Figurak paisaiarekin, c. 1960-1962

Isabel Baquedano
Izenbururik gabea, c. 1972