Erakusketa: Chillida. Haizearen Orrazia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2009-01-13 • 2009-03-15

Chillida. Haizearen Orrazia

Eskultura, Ingeniaritza eta Arkitektura

33 Aretoa

Orain 31 urte, 1977ko Irailaren 3an, Eduardo Chillidaren, Haizearen Orrazia osatzen duen hirugarren eta azken modulua kokatu zen Donostiako badiaren bukaeran. Artea, industria, arkitektura eta ingeniaritza jakintzagaiak bat eginez, Kantauriar itsasertza eraldatzea eta naturarekin harreman iraunkorra duen inguru bat lortzea helburu zuen bere artelan esanguratsuenak. Chillidak gogo sendoak zituen bere lurrari herri lan bat eskaintzeko, bere instalazioa, aldaketa eta askatasuneko testuinguru historiko batean egin zen, hiriaren berrikuntza eta modernizazioari ekarpen finko bat eginez.

Proiektua eta artelanaren kokapenaren zuzendaritza José María Elósegui Amundarain (Donostia 1927) herri lanak, zerbitzurako zeregin bezala ulertzen dituen Bideetako Ingeniari ilustratuaren esku joan zen. Erakustaldi hau, eskultorearen ametsa posible egin zuten, toki, proiektu eta protagonistei eginiko omenaldi bat da. Hodeiertzaren aurrean, iragana, oraina eta geroa batzen dituen topaleku atenporala.

Eduardo Chillida, (Donostia 1924-2002) Arkitektura ikasketak Madrilen hasi bazituen ere , laster utzi zituen eskulturara lotzeko. Parisen egon ondoren 1951. urtean, Euskal Herrira itzuli zen. 1958 Veneziako Bienaleko Eskulturako sari nagusia jaso zuen. Picasso, Julio González eta Pablo Gargalloren burdinaren tradizio eskultorikoa jarraituz, XX. mendeko oinarrizko artistetariko bat da. Filosofo – Heidegger, Cioran- eta poetekin –Jorge Guillén - izandako lankidetzek, bere artelanaren interes esentzialistaren ideia ematen dute. Kaligrafi informalista -lerro azkar eta jarraia - eta espazialismora hurbiltzen zituzten forma konpaktuagoak, “zehaztugabeko geometria”. Erabiltzen zuen materialaren arabera, argi geratzen zen obra bakoitzean egindako aukeraketa. Burdin, egur, abastro, hormigoi edo terrakota bezalako materialen balio plastikoekin oso sentikorra zen eskultorea, modu bikainean lantzen zituen,

Bilboko Arte Ederren museoan aurkezten da Chillidak eginiko Haizearen Orraziaren ereduen hautaketa eta eskulturaren ezarpenarekin zerikusia duten dokumentu aurrekarien erakusketan. Protagonisten testigantza eta irudiak biltzen dituen 30 minutuko DVD bat ere barneratzen da. (Euskara, Ingeles, Frantses eta Alemanierazko azpitituluduna).

Nahiz eta 1977an bederatzi pertsona bakarrik hurreratu, eraikin honen irekiera ofizialera, gaur egun, Donostiakoa ez ezik, Euskal Herriko artearen ikur nagusienetariko bat da. Urte batzuk geroago, María Elósegui Itxasok, omenaldi berezia eskaintzen dio; bere aita den Elosegui ingeniariak, eta, Jesús Uriarte, argazkilariak eginiko idatzi, dokumentu eta argazkiak berreskuratuta, eskulturaren forja lanetik, bere enplazamendu konplexurarteko abentura ezezagun honen berri ematen digu.



Irudian: Eduardo Chillida Haizearen Orrazian © Francesc Català-Roca



Babeslea: