Erakusketa: British Pop - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2005-10-17 • 2006-02-12

British Pop

BBK Aretoa

Bilboko Arte Eder Museoak produzituta, Ingalaterrako Pop arteari egin zaion berrikusketarik handiena izango da. Izan ere, erakusketaren bitartez, Ingalaterrako Pop artearen ordezkaririk nabarmenenek hirurogeiko hamarkadan erabilitako gaiak, irudiak eta prozesu teknikoak aztertuko dira. Horretarako, hogeiren bat artistaren 67 pintura eta 16 eskultura jarriko dira ikusgai, bai eta lan grafikoari eskainitako 24 obratik gorako sail bat ere (grabatuak, collageak eta marrazkiak), guztira 107 artelan direlarik. Marco Livingstone izan da proiektuaren buru. Livingstonek Pop arteari buruzko argitalpen ugari ditu, eta, beraz, aditua da gai horretan.

Babeslea: