Berriak
01-06-15

Dohaintzan jasotako azken lanak
Joan den maiatzaren 22an, museoko Batzorde Betearazleak 76 artelanen dohaintza onartu zuen (9 margolan, 2 marrazki, 21 estanpa, 17 eskultura eta 27 kartel), 620.000 eurotik gorako balioarekin. Federico de Madrazo (Erroma, 1815-Madril, 1894), Ricardo Baroja (Minas de Rotinto, Huelva, 1871-Bera, Nafarroa, 1953), Gonzalo Chillida (Donostia, 1926-2008), Vicente Ameztoy (Donostia, 1946-2001) eta Andrs Nagelen (Donostia, 1947) lanak nabarmentzen dira. Aipatutako azken artistari dagokionez, 16 eskultura eta 18 estanpa jaso dira. Aipatutakoez gain, kartelak eta paperean egindako beste obra batzuk ere jaso dira dohaintzan; horien artean, Antonio de Guezalaren (Bilbao, 1889-1956) lau litografia.
Multzo horri honako lanak gehitu zaizkio: Marta Crdenasek (Donostia, 1944) paperean egindako 295 obra eta 55 artista-koaderno, Alberto Arreren (Bilbao, 1878-1944) 36 margolan eta paperean egindako 166 obra, Mari Puri Herreroren (Gasteiz, 1942) 4 plantxa eta 3 estanpa, eta Carlos Senz de Tejadaren (Tanger, Maroko, 1897-Madril, 1958) bi marrazki, guztiak 2014an dohaintzan jasotakoak.