Kide korporatiboak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Bilboko Arte Ederren Museoak Kide Korporatiboentzako Programa proposatzen die enpresa edo erakundeei, museoaren eta bertako jardueren garapenari laguntza emateko prest egonez gero. Parte hartzeko mekanismo desberdinak eskaintzen ditu museoak eta kide diren erakundeen laguntza jende artean ezagun egiteko ahalegina bermatzen du. Informazio gehiago eskatu nahi baduzu, sartu hemen

PATRONATUA

Ohorezko babeslea

Gutxieneko urteroko ekarpena: 600.000 €

  • Ordezkaritza Patronatuan eta Batzorde Exekutiboan.
  • Ohorezko Txartela (1) Patronatuaren ordezkariarentzat eta Ohorezko Txartela (10) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (1.000) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapenak (50).
  • Aitorpen publikoa museoaren euskarri instituzionaletan, hala nola webgunean, sare sozialetan edo/eta iragarki korporatiboetan.
  • Urtean, museoko espazioak dohainik erabiltzea (3 erabilera), ekitaldi korporatiboetarako. Hurrengo erabilerak deskontuarekin egin ahal izango dira.
  • Urteroko doako bisita gidatua korporatiboa. (3)
  • Zergarinketa.

Patrono estretegikoa

150.000 €-tik 600.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Ordezkaritza Patronatuan.
  • Ohorezko Txartela (10) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (500) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapenak (25).
  • Aitorpen publikoa museoaren euskarri instituzionaletan, hala nola webgunean, sare sozialetan edo/eta iragarki korporatiboetan.
  • Urtean, museoko espazioak dohainik erabiltzea (2 erabilera), ekitaldi korporatiboetarako. Hurrengo erabilerak deskontuarekin egin ahal izango dira.
  • Urteroko doako bisita gidatua korporatiboa. (2)
  • Zergarinketa.

Babeslea

60.000 €-tik 150.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Ordezkaritza Patronatuan.
  • Kide Korportatiboaren Txartela (6) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (200) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapenak (10).
  • Aitorpen publikoa museoaren euskarri instituzionaletan, hala nola webgunean, sare sozialetan edo/eta iragarki korporatiboetan.
  • Urtean, museoko espazioak dohainik erabiltzea (erabilera 1), ekitaldi korporatiboetarako. Hurrengo erabilerak deskontuarekin egin ahal izango dira.
  • Urteroko doako bisita gidatua korporatiboa. (1)
  • Zergarinketa.

Kide korporatiboak

Enpresa ongilea

30.000 €-tik 60.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Kide Korportatiboaren Txartela (6) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (100) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapena.
  • Aitorpen publikoa museoaren euskarri instituzionaletan, hala nola webgunean, sare sozialetan edo/eta iragarki korporatiboetan.
  • Museoko espazioetako bat, ekitaldi korporatiboetarako, deskontuarekin.
  • Zergarinketa.

Enpresa Laguntzailea

6.000 €-tik 30.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Kide Korportatiboaren Txartela (4) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (50) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapena.
  • Aitorpen publikoa museoaren euskarri instituzionaletan, hala nola webgunean, sare sozialetan edo/eta iragarki korporatiboetan.
  • Museoko espazioetako bat, ekitaldi korporatiboetarako, deskontuarekin.
  • Zergarinketa.

Enpresa Laguna

1.200 €-tik 6.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Kide Korportatiboaren Txartela (2) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (25) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapena.
  • Aitorpen publikoa museoaren euskarri instituzionaletan, hala nola webgunean, sare sozialetan edo/eta iragarki korporatiboetan.
  • Museoko espazioetako bat, ekitaldi korporatiboetarako, deskontuarekin.
  • Zergarinketa.

Patrono fundatzaileak

2000. urteko abenduan, museoaren jabe diren erakundeek, hau da, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten. Fundazioaren helburua museoa osatzen duten elementuak sustatu eta garatzea da.

Ohorezko babeslea

2001. urtetik, BBK erakunde pribatu batek museoan egiten duen babes-programarik handiena garatzen du. Lankidetza horri esker, aldi baterako erakusketaz eta jarduera osagarriz betetako egitarau esanguratsua egin daiteke. Besteak beste, ibilbide didaktikoak, BBK-Museoa ikerketa-beken programa, eta Pradoko Museoaren Lagunen Fundazioarekin lankidetzan antolatutako hitzaldi-zikloak.

Patrono estretegikoa

BBVA Fundazioaren eta museoaren arteko lankidetza 2002. urtean hasi zen. Fundazioak kultura babesteko ildoari jarraitzen dio, eta horren barruan sartzen da Museoarekin duen konpromisoa (BBVA Fundazioa museoaren Patronatuko kide ere bada). Zehazki, gure garaiko arte-adierazpenik esanguratsuenak sortu eta hedatzeko lanean aritzen da. 2017an, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena berritu zen, bien artean Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programa berria sustatzeko asmoz.

Babesleak

METRO BILBAOk izan ere, 2011tik aurrera, zinematekarekin hamar urtez egin duen moduan, museoaren ezinbesteko argitalpen zientifiko hau babesten du.

Patrocinador: Deia

DEIA egunkaria 2001etik dago museoaren Patronatuan, eta laguntza esanguratsua ematen du museoak antolatutako egitarau eta jardueren sustapenean, bultzadan eta zabalkundean.

2001ean, IBERDROLA museoaren Patronatuan sartu zen. Lehenengo fase batean, bildumako lanen katalogo arrazoituaren prestaketa babestu zuen, eta, gaur egun, beharrizan bereziak dituen publikoari zuzendutako hezkuntza-programei ematen die laguntza; publiko horren artean daude, besteak beste, ikusmen arazoak dituztenak, arazo kognitiboak dituztenak edo gizarteratze-programetan daudenak. Aldi baterako kontserbazio eta zaharberritzea egitarauarekin ere aritzen da lankidetzan.

2001etik, EITB komunikazio-taldeak, bere telebista eta irrati kanalen bitartez, museoa eta bertako jarduerak sustatzen, bultzatzen eta hedatzen laguntzen du.

EL CORREO egunkaria 2001etik dago museoaren Patronatuan, eta laguntza garrantzitsua ematen du museoak antolatutako egitarau eta jardueren sustapenean, bultzadan eta zabalkundean.

2004tik, Banco Santander Fundazioak Obra Gonbidatua programa babesten du. Bere garaian, ekimen hori aitzindaria izan zen, eta, horren bitartez, artelan bakoitzaren balioak nabarmendu nahi dira, bisitariari artelanak ikusteko aukera patxadatsuagoa eskaintzeaz gain; izan ere, normalean, beste erakusketa batzuek ez dute horretarako aukerarik ematen. 2017ko maiatzean, Banco Santander Fundazioa museoaren Patronatuan sartu zen, eta, horrela, berretsi egin zuen museoarekin zeukan konpromisoa.

Fundazioa eta museoa 2014tik ari dira lankidetzan, trebakuntza sustatzeko eta gazteak testuinguru profesionalera hurbilarazteko, Gondra Barandiarán-Museoa Beken programaren bitartez. 2017ko maiatzaz geroztik, Fundazioa Patronatuko kidea da; izan ere, beken programari eusten dio, eta, era berean, Udaleko Ikastaro baten lehen edizioa sustatu du. Hain zuzen ere, aipatutako ikastaroa gaur egungo museografiaren azterketari buruzkoa da.

Petronor Museoaren Patronatuan sartu da 2017an, museoarentzat interesgarriak diren jarduerak garatzeko gaitasuna eta borondatea duten gainerako instituzio eta erakundeekin bat eginez. Kasu honetan, erakusketa berezien proiektuak sustatzea da xedea.

Museoko jarduerak sustatzeko espazioak ahalbidetuz hamarkada batez lankidetzan aritu ondoren, Cadena SER irratiak sendotu egin du bere lotura; izan ere, Patronatuan sartzeko akordioa sinatu du 2018an.

Fundación Vizcaína Aguirre Fundazioak berriro ekin dio museoarekin zeukan loturari –2001etik 2015era bitartean ARTEDER Euskal Artearen Datu-basea proiektua abian jartzen eta garatzen lagundu zuen–, eta berriro sartu da Patronatuan, Juan Muñozen Hanging Figures eskultura dohaintzan emanez.

Museoaren Patronatuan sartu da, eta gainerako enpresa eta erakundeekin bat egin du, museoaren eta bere jardueren garapenean modu esanguratsuan laguntzeko.

Enpresa laguntzaileak

Bufete Barrilero y Asociados

Comunitac

Dominion

El Corte Inglés

Grupo Adakar

Grupo Promedios

Obra Social La Caixa

Onda Cero

Radio Popular – Bizkaia Irratia

Viviendas de Vizcaya

Enpresa lagunak

ABAO Bilbao Opera Alse AON Baratz Bilbao Metropoli – 30 COAVN Delegación en Bizkaia Copiadoras Indautxu Cycasa/Interparking Estrategia Empresarial Estudios Durero Fnac Franziska Grafik Grafilur Gran Hotel Domine Bilbao Grupo Iruña Hotel Miró Productos Manley San Roque Transportes Mudanzas SIT Arte Spazio vbobilbao Telefónica Velatia Very Bilbao Zorrozua y Asociados