Fundazioaren xedeak eta helburuak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Fundazioaren xedeak eta helburuak

Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren xedea da Bilboko Arte Ederren Museoa zuzentzea, mantentzea, kontserbatzea eta sustatzea. Museoan, antzinako artea, arte modernoa eta arte garaikidea biltzen, kontserbatzen eta erakusten dira, izaera unibertsal eta diziplina anitzekoaz, gizartearen hezkuntza artistikoa sustatzeko tresna izan nahian.

Hortaz, helburu hauek ezarri dira:

  • Bilboko Arte Ederren Museoko bilduma kontserbatzea, aztertzea eta erakustea.
  • Museoa etengabe aberastu dadin sustatzea, kalitateko eta intereseko elementu berriekin.
  • Nazioartean nabarmentzen den erakusketa-programa antolatzea, antzinako artea, arte modernoa eta arte garaikidea sartuta, eta Euskal Herriko artearen adierazpideei arreta berezia eskainiz.
  • Laguntza ematea Bilbo hiriaren, Bizkaiko probintziaren eta Euskal Herriaren irudia proiektatzeko.
  • Jarduera osagarriak egitea, honako hauek sustatzeko eta abian jartzeko: erakusketa kulturalak eta hitzaldiak; katalogoen, arte-liburuen eta bestelako argitalpenen edizioa; prestakuntzarako bekak eta laguntzak ematea, eta fundazioaren xedeekin bateragarriak diren antzeko jarduerak.
  • Museoak kudeatzeko lanean gaitutako profesionalen prestakuntza ahalbidetzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Aurreko xedeekin lotura duten eta komenigarritzat jotzen diren bestelako helburuak.