Zezena - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Zezena

Anonimoa, VI. mendea, K.a.

Brontzea

3,85 x 7,57 x 2,33 cm

82/889

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Zezena zutik. Egonean dago gorputz fusiforme luzea duen zezena. Lepogain triangeluarreko burua du, muturra tutu formakoa, zabala eta laua. Puntak hautsita dauzkate adarrek. Gorputza bezain lodia du lepoa. Aurreko hankak zuzen daudela ematen du, baina atzekoak aurrerantz tolestuta daude, lau hankei falta zaie behe herena. Hautsita du isatsa, agian arku baten erara luzatuko zen bizkarraldean pausatzeko.

Aro geometrikoko jatorri grekoko botozko iruditxo motan sailkatzen da. Europan Azken Brontze Aroan eta Burdin Aro hasieran imitatu zuten eredu hori. Antzeko irudiak daude Frantzian, Austrian eta Ipar Italian. Eredu gertuenak Rennesko Museoko bi ale dauzkagu, horiek 1851. urtean aurkitu zituzten Azken Brontze Aroko armei atxikiriko aztarnategi batean, K.a. VII. mendean datatutako aztarnategian; irudi horietan isatsa bizkarraldera eramana dute zezenek, eta galburu forman dute errematea. Gure bilduman ugari dira Italiako brontzeak, esate baterako Herakles erasoan irudikatzen dutenak, eta beraz, oso litekeena da ale hau ere Ipar edo Erdi Italiatik iritsi izana, abelgorrien aziendarekin zerikusia duen botozko irudi bat izatea, oro har arrazoi horixe bera argudiatzen baita era berean Heraklesen irudiari lotuak diren Frantziako aleen aurkikuntza azaltzeko. Nolanahi ere den, irudiaren estiloak antz handia du antzinako Greziako prototipoekin, eta oso irudi urria da K.a. lehenengo milurtekoaren bigarren erdialdean. Beraz, aro arkaiko deitu aldian kokatu beharko genuke. (Ramón Corzo, 2011)

Bibliografia hautatuta

  • Taurus : del mito al ritual [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2010. p. 202, n° cat. 4.
  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 409-411, n° 81.