Tsuba, paisaiekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tsuba, paisaiekin

KAJIEMON. XIX. mendea

Japonia - Japonia

Burdina, urre eta zilar aleaziozko eta kobrezko aplikazioekin

8 x 7,5 x 0,6 cm

Kajiemon (加,治,右,衛,門,)

82/1067

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Laburtasunaren miraria da pieza hau. Oso azalera urrian goi erliebean dago irudikatuta landa eremuko paisaia bat mendien arteko aintzira baten ondoan; bertan pertsonaia batzuk ikus daitezke eraikin batzuen eta landaretza oparoaren ondoan. Ilargi argiak argiztatutako eszenak jarraipena du ifrentzuan: bertan, arrantzaleen txalupa batzuk eta hegazti batzuk bereizten dira. British Museum museoko Ekialdeko Antzinako objektuak zaintzeko ardura zuen Lawrence Smithek honako hau idatzi zuen tsuba honi buruz:

«[...] Metalezko miniatura zoragarri hauek landu zituzten artistek oparo dekoratutako murkoak, plaka apaingarri handiak, animalien eta pertsonaien bidezko inkrustazioak eta beste objektu asko sortzera bideratu zuten beren talentua Mendebaldera esportatuak izateko xedearekin, baina Palacio jaunak bete-betean asmatu zuen horrelakorik erosi ez zuenean. Aitzitik, XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako ezpatetako apaingarriak interesatu zitzaizkion, askoz ere bereziagoak ziren. Tsuba (ezpata sagarra) tipiko eta dotore bat ikus daiteke [irudi honetan]. Kobrea eta urrea nahasita dago egina (Shakudo deritzo nahasketa hori), hondo urdin/beltza lortzeko erabiltzen da. Bertan eszena bat dago grabatuta ilargiaren argipean: mendiak eta aintzira bat, urrezko, zilarrezko eta kobrezko puntu txikien bidez egindako inkrustazioak tarteko. Soilik japoniar batek dekoratu dezake gerlari baten pieza bakea irudikatzen duen eszena klasiko batekin! Umetadaren sokako maisuen bosgarren belaunaldiko Kajiemonek landua da tsuba hau. XIX. mendearen erdialdean egina da». (Fernando García Gutiérrez, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 180-181, 507, 509-511, 513, 515-516, 520, 523, 541, 561, n° cat. 44.
  • Caeiro Izquierdo, Luis. La Cultura Samurai : armas japonesas en las colecciones españolas [tesis inédita]. Madrid, Universidad Complutense de Madrid, 1991.
  • García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 101-159.
  • Sala Ivars, Marcos Andrés. "Estudio y catalogación de las colecciones públicas de sables japoneses en el País Vasco", Ars Bilduma, n. 11. 2021. p. 75.