Tajo ibaiaren bazterrak Aranjuezen - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tajo ibaiaren bazterrak Aranjuezen

Rico y Ortega, Martín

San Lorenzo de El Escorial (Madril), 1833/11/12-Venezia (Italia), 1908/04/12

Olioa mihisean

34 x 60 cm

RICO (eskuineko beheko angelua)

69/208

1943an eskuratua

Obra honek agerian uzten du, Paisaia ibaiarekin (Venezia) obrarekin batera, Martin Ricok paisaien ikusmolde plastikoan izan zuen estilo bilakaera. Hala bada, Tajo ibaiaren ertzak Aranjuezen obra margolariaren lehen aldikoa da; genero horren barnean bere prestakuntza garaian jaso zituen eraginen zordun agertzen da hartan. Zehatz esateko, Tajo ibaiaren ezkerraldean dagoen Aranjuez herri madrildarreko ikuspegi hau bat dator Carlos de Haes (1829-1898) paisaia margolari belgikarrak erakutsitako premisekin; hura Ricoren irakaslea ez bazen izan ere, paisaiaren egiazko berritzailetzat hartu baitzen Espainian XIX. mendean zehar, eta erreferente handiena izan baitzen orduko paisaia margolari gazte espainiarrentzat. Formen sendotasunak nahiz marrazkiaren erabilera neurritsuak eta paleta ilun eta kolore askorik gabekoa erabili izanak, geroagoko produkzioan ez bezala, aipaturiko margolari belgikar horren obra batzuk ekartzen dizkigu gogora, eta baita aire zabalean landutako pintura ere. Horren harira, Ricok Tajo ibaiaren ertzetan margotu zuen askotan, "han ugari dira lur gorrixkak, harriekin eta oso berde biziko zuhaixkekin, nagusi den gorriaren kontrastearen eraginez. Artistak jakin izan zuen kontraste horietatik probetxua ateratzen, eta bere margolanetan, kolore biziekin eta erliebe handiarekin, maisutasun, eta bereziki, nortasun handia erakutsi zuen".

Charles François Daubigny (1817-1878) paisaia margolariarekin ikasi ondoren, Sena, Oise edo Marne bezalako ibai ertzetan margotzea gomendatu zion hark, Barbizongo Eskolaren eragina jaso zuen - ConstantTroyon (1810-1865) buru zela-, eta margolariak pixkanaka-pixkanaka bereganatu zituen eragin haiek. Halatan, Ricok, beste ezaugarri batzuen artean, kolore sorta ugariagoa aurkezten du bere paisaietan, argitasun handiagoa emateko, eta baztertu egiten ditu forma gogorrak eta marrazkiaren zurruntasuna, hura nahieran erabili baitzuen, garai hartako aldizkarietan argitaratutako adibide ugariek erakusten duten bezala.

Bibliografia hautatuta

  • Rico, Martín. Recuerdos de mi vida. Madrid, Cultura Hispánica, 1907.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 98, n° cat. 208. (Con el título Paisaje, y atribuido a RICO Y ORTEGA, Martín).
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 229-233, n° cat. 34.