Sevillako feria - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Sevillako feria

Cortés y Aguilar, Andrés

Sevilla, 00/00/1815 - Sevilla, 18/09/1879

Olioa mihisean

148 x 204,5 cm

Andres Cortés feci ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua

1852

69/68

Cuadradoren alargun, María de Elorrieta y Mugaburu andrearen legatua, 1936an

1850eko hamarkadan, Cortes errealismora hurbildu zen, eta haren barnean dago Sevillako Feria, konposizio handinahiko obra hau. Haren hiru bertsio kontserbatu dira, 1852. urtean sinatuak eta datatuak: Sevillako Ybarra familiarena, beste bat txikiagoa hiriburu andaluziarreko Udalarena eta hau.

Plastika kaligrafikoagoa erakusten du koadroak, eta aurrekoen ondorioa dela ematen du, haiek zehatzagoak eta xehetasun pixka bat gehiagorekin eginak, hobeto lotuak eta elkarretaratuak beharbada, baina xehetasun handiagoekin eta kutsu errealistagoarekin gauzatuak. Bestalde, konposizioaren lehen margo estadioa izan liteke, gero zehatzago bilakatu zena. Inolako zalantzarik gabe, enkargu bat da, eta bertan, eszena handinahi hau osatzen duten elementuak, askotarikoak eta koloretsuak, egokitzen eta aztertzen hasi zen artista.

Cortesen obran ohikoa den bezala, perspektiba bakun samarra erabili du margolariak. Bertan era behartu eta begien bistakoan elkartu nahi ditu talde guztiak, artzainak, tratulariak, ganadua barruan duten artegiak, ibiltariak, saltzaileak, kanpin dendak eta etxolak, azken horiek jada modu arrazionalizatuagoan egokituak feriako egiazko obran, Prado de San Sebastian izeneko esparru ireki handian, hiriaren aldamenean zegoen lehengo orubea, Apirileko Feria ospetsu hori egiten zen lekua. Eszena konplexu bat izan da lanaren emaitza elementuei eta edukiei erreparatzen badiegu, eta Vicente Urrabietak grabatutako konposizioaren berdina dela ematen du aldaketa txiki batzuekin, bilduma partikular sevillarreko beste margolanarekiko hurbilagokoa.

Egia esan, egiazko giza erlauntza ageri da eszena honetan, hiriko bizitza sozial eta ekonomikoaren erakusgarri, landako eta hiriko munduen arteko eremu edo topaleku, Ganaduen Feriak eta Erakusketak bultzatua. 1847. urtean sortu zen feria, Cortesek margolan hau egin baino bost urte lehenago, hain zuzen ere. Paralelismo bat egiteagatik, margolan honen sorrerak eta gauzatzeak, nahiz meeting poit sozial eta ekonomikoa irudikatzeko proposamena egiteak, beste ekitaldi sozial batzuen irudikapenekin erlazionatzen du, Ascoteko racecourse delakoekin, esate baterako, edo garai hartan aitzindari ziren Erakusketa Unibertsalen zenbait ikuspegirekin, haiek ere Cortesenaren oso antzera landutakoak garai viktoriarreko pintura ingeles batzuek. Badirudi harekin loturik dagoela, lausoki bada ere, gai guztiz sevillarra lantzen duen konposizio hau, deskribapen sozialari behin eta berri ekiteagatik.

Bilboko konposizioak ageri duen zeru marran ikus daitezke San Telmo Jauregiaren, Tabako Fabrikaren eta San Fernando kalera, garai hartan feriaren eta hiriaren arteko egiazko gontza zena, eramaten zuen Ate Berria deitutakoaren profilak; Alkazarreko lorategiko dorreak eta eraikinak, barne harresiko dorreekin; eta Katedralaren eraikuntza handiaren silueta, Giraldarekin, harexek ixten baitu konposizioa eskuinaldetik. Beheko aldean artzain talde batzuk ageri dira beren artegien ondoan, pertza baten inguruan arrantxoaren orduan, majo bikote bat paseoan eta zaldizko bat, catitea buruan duela, ongi apaindutako zaldi baten gainean. Bitxia bada ere ematen du Antonio Chamanek egindako Andaluziako Ohituren litografien albumean jasotako motei dagozkiela talde horiek, hain zuzen 1852an argitaratua hura, Cortesen Sevillako Feriari eskainitako margolanen multzoa datatuta dagoen urtean.

Bitxia bada ere, beste bi pintura sevillarretan ez bezala, honetan, ezkerraldeko angeluan, hiriko jantziak daramatzaten eta eszenaz mintzatzen ari diren pertsonaien talde bat egokitu du artistak, eta beste pertsona bat, berriz, kanpainako tripode baten gainean eserita, oharrak hartzen ari da. Horrek pentsarazi diezaguke artistak zuzenean naturaletik hartzen zituela oharrak eta egiten zituela azterketak, gertakizun horren aipua egin nahi izango zuen agian eta ekintza betean sartu bere burua mota eta enkoadratze pintoresko ugari horien aurrean. Baina jabe, administratzaile edo ondasundun batena ere izan liteke irudi hori, abelburu kopuruaren oharrak hartzen ari dena. Horrek justifikatuko luke ekitaldi ekonomiko, sozial eta pintoresko handi baten margolan honen enkargua egiteko interes pertsonala. [Juan Fernández Lacomba, 2008]

Bibliografia hautatuta

  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 31, n° cat. 68. (Con el título La feria de Sevilla, y atribuido a Andrés Cortés Aguilar)
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. pp. 227-228.
  • Reina Palazón, Antonio. Pintura costumbrista en Sevilla, 1830-1870. Sevilla, Universidad de Sevilla, 1979. p. 224.
  • García Felguera, María de los Santos. Imagen romántica de España. Madrid, Ministerio de Cultura, 1981. (se recoge una versión más grande de 330 x 200 cm). N° cat. 29
  • Arnáiz, Jose Manuel [dir.]. Cien años de pintura en España y Portugal, 1830-1930. Madrid, Antiquaria, 1988.
  • Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 98-99, n° cat. 34.
  • García, Jacobo. "Cantares de Hispalis", Revista Geo, n° 39. 1990. pp. 81-85.
  • Quesada, Luis. La vida cotidiana en la pintura andaluza. Sevilla, Fundación Fondo de Cultura de Sevilla, 1992. p. 149.
  • La Andalucía de Demófilo [Cat. exp.]. Madrid, Electa, 1993. p.35.
  • Valdivieso, Enrique. Pintura sevillana del siglo XIX. Sevilla, Enrique Valdivieso, 1981. p.63, fig. 80.
  • Fernández López, José. La pintura de historia en Sevilla en el siglo XIX. Sevilla, Diputación Provincial, 1985. p. 81.
  • Verdier, Nicole. Edouard Cortès : catalogue raisonné de l'oeuvre peint. Paris, Contexte, 2002. pp. 18-19.
  • Liberalismo y Romanticismo en tiempos de Isabel II [Cat. exp.]. Madrid, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales, 2004. pp. 260, 262, 409. N° cat. 205
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 74-75, n° cat. 11.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 74-75, n° cat. 11.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 74-75, n° cat. 11.
  • Karge, Hirmer ; Fritz, Henrik. Andalusien. München, Hirmer, 2007. p. 17.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 158-160, n° cat. 18.
  • Valdivieso, Enrique ; Fernández López, José. Pintura romántica sevillana. Madrid ; Sevilla, Fundación Endesa, 2011. pp. 162-163.