Rüstzeug des Architekten (Arkitektoaren tresna) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Rüstzeug des Architekten (Arkitektoaren tresna)

Lüpertz, Markus

Liberec, Bohemia, Txekiar Errepublika, 1941/04/25

Olioa mihisean

162,3 x 200,5 cm

Ml (eskuineko beheko angelua)

1988

09/6

2009an eskuratua

Arkitektoaren tresna margoa urtebete geroago dago datatuta, eta Lüpertzen hizkeraren konplexutasunaren adibide garbia da. Lan hau fikziozko errealitatea sortzeko gai da, izaera abstraktu propioaren bitartez. Hemen, objektu, zati edo pieza atrofiatuak, itxura soilekoak eta benetako baliokidetasunik gabekoak, espazio berdexka batean daude flotatzen, barne erritmo lauso mekaniko baten menpe. Kolore beltzak nabarmentzen dituen formen sendotasunak paisaia fosildu eta esangura enigmatikokoa osatzen duela dirudi, eta, bertan, zurezko zutabeen hondar arkitektonikoak eta izenburuak aipatzen dituen neurketa-instrumentuak daude.

1948an, familiarekin batera lehengo Alemaniako Errepublika Federalera bizitzera joan ostean, Lüpertz hirurogeiko hamarkadaren amaieran hasi zen pintatzen. Espresionismo abstraktutik abiatuta, artearen historiako zenbait unetan inspiratutako printzipio figuratiboagoetarantz hurbildu zen. Modu horretan, besteak beste, berriro interpretatu zituen Poussin, Corot, Courbet, Picasso, Matisse, Ernst eta Giacometti bezalako artisten lanak eta eskultura mizenastarrak. Beraren belaunaldiko beste artista alemaniar batzuen moduan, haren lanean ere bere herriko historia dramatikoari buruzko hausnarketa antzeman daiteke. 1981etik aurrera, pintura eta eskultura uztartzen hasi zen. [Marta García Maruri]

Bibliografia hautatuta

  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 202-203, n° cat. 145b.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 202-203, n° cat. 145b.
  • Barañano, Kosme María de; Andrada Páez, Carolina. "La obra de Markus Lüpertz en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao = The works of Markus Lüpertz in the Bilbao Fine Arts Museum collection = Markus Lüpertz lana Bilboko Arte Ederren Museoko bilduman", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 7. 2013. pp. 214, 216-222, 304-308.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 202-203.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 202-203.
  • Barañano, Kosme María de. Markus Lüpertz 1963-2013 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 108, n° cat. 34.