Paisaia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Paisaia – 88/68

Campuzano y Aguirre, Tomás

Santander, 05/01/1857 - Becerril de la Sierra (Madril), 09/08/1934

Akuafortea paperean

26,5 x 37,6 cm (papera) 7,9 x 12 cm (orbana)

T. Campuzano (paperaren marjinaren eskuineko behe-angeluan)

1905

88/68

1988an eskuratua

Erakusten duen tratamendu klasikoari eta irudiaren izaera arkeologikoari erreparatuz gero, erromatarren azken garaia gogorarazten digun akuaforte txikia dugu honakoa. Segur asko bertatik bertara landutako formatu txikiko beste ale bat da, era berean Paisaia elizarekin du izenburua. Ordurako grabatzaile sendotua da gure egilea, urte asko eman baititu lanean. Akuafortea lantzeko teknikaren nondik norakoak bikain ezagutzen zituela salatzen du irudi honek, izan ere, zalantzarik gabeko "harmonia piktorikoa" erdietsi du egileak.

Haesen ikasle ona izan zen arren (gogoan izan Haesek paisaiaren aldeko gustua sustatu zuela Errestaurazio garaiko Espainian, erromantizismotik eta idealizazio subjektibotik hein batean askatuz baina betiere Akademiak ezarritako ereduei jarraiki)--, Campuzanok bere lagunengandik eta bereziki José María de Pereda idazlearengandik jasotako kontzeptu kontserbadoreak eta tradizionalistak aplikatu zituen beti. Kontzeptu horiexek partekatu zituen beste lagun askorekin, horien artean bere lurraldeko lagunekin, esate baterako Fernando Pérez de Camino medikuarekin eta margolariarekin eta Victoriano Polancorekin, horiek ere "Peredazaleak". Nolanahi ere den, Carlos de Haesek ere baditu erromatarren azken garaiak gogorarazten dituzten grabatu ez gutxi; horietan garai bateko eraikinen aztarnak dira protagonista.

Beste ale txiki batzuk bezala, eszena hau Madrilgo San Fernando Arte Ederren Errege Akademiak kontserbatzen duen beste karpeta ezagun batean biltzen da, karpeta horretan askotariko gaiak irudikatzen dituzten hogeita bi akuaforte biltzen dira. (Salvador Carretero Rebés, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • El aguafuerte en el siglo XIX : técnica, carácter y tendencias de un nuevo arte. Madrid, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando ; Calcografía Nacional, 1985. p. 47, n° cat. 76.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 48-49, n° cat. 11.